Erretratuak, hitzak, emozioak. Fikzioaren eta dokumentalaren artean - Gazteentzako saioa

Nafarroako Filmategiarekin elkarlanean, A Bao A Qu elkarteak ikusle gazteentzako saio bat aurkeztuko du, diptiko moduan: azken urtean estreinatutako bi film laburren proiekzioa, eta horien egileen eta ikusleen arteko solasaldia, sortze prozesuez, hautu zinematografikoez eta euren filmak bultzatu dituzten beharrez. Mikel Gurreak, fikzioaren bidez, eta Lur Olaizolak, poesiaz betetako dokumental baten bidez, hitzaren balioa, gaztetasunaren indarra, memoria, materiak eta sentiberatasuna jorratu dituzte.

Heltzear

Mikel Gurrea

Espainia, 2021, 17 min, DCP.

Donostia, 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Absente den anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako igoerarik zailena egiteko entrenatzen ari da. Filmean nerabezarotik helduarorako urratsak, eskaladaren indarra eta potentzia, absentzia eta isiltasuna aztertzen dira, modu sotilean eta oroitarazlean. Heltzear Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zen, eta bertako sail ofizialean egon den euskarazko lehen film laburra da.


Zerua blu


Lur Olaizola

Espainia, 2020, 15 min, kolore.

1954ko urtarrilaren 24an, Mamaddi Jaunarena Le Havretik New Yorkera zihoan itsaso batera igo zen. Orduan 22 urte zituen, eta hauxe bakarrik zekien: New Yorkera iristean emakume bat izanen zuela zain, harentzat neskame gisa lan egiteko. Zazpi eguneko eta zazpi gaueko bidaia izan zen. Ipuin baten hasiera izan zitekeen. Edo agian film batena. Izan ere, Mamaddiren bidaia bere herriko zineman hasten da, Ortzaizen, eta irudiak pantailatik ateratzen dira, bizitza zeharkatzen dute eta betiereko bihurtzen dira: Cadillac eder bat, emakume gazte bat, zeru urdina. 





 

Erretratuak, hitzak, emozioak.  Fikzioaren eta dokumentalaren artean - Gazteentzako saioa Erretratuak, hitzak, emozioak.  Fikzioaren eta dokumentalaren artean - Gazteentzako saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.