Planetarentzako irudiak - Haurrentzako tailerrak

Civivox zentroen sarearekin eta Drac Màgic kolektiboarekin elkarlanean, haurrentzako eta gazteentzako bi tailer antolatu ditugu.

 

Mendillorriko erretratuak. Inprimaketaren une magikoa

Paper sentikor bat, objekturen bat eta argi pixka bat erabiliz, egin dezagun argazki bat! Edabe magiko baten errezeta dirudi, baina argazkigintzaren oinarria da. Mendilloriko lakuaren inguruan aurkitutako elementu naturaletatik abiatuta, irudi bat inprimatzea eta argazki esperimentalak sortzea ahalbidetzen duten mekanismoak aztertuko dituzte parte hartzaileek.

Informazio praktikoa. Otsailak 12, larunbata, Civivox Mendillorin. Bi saio: 10:00etatik 11:30era eta 12:00etatik 13:30era. 6 eta 12 urte arteko hayrrentzat.

Izen ematea 10: 00etatik 11: 30era
Izen ematea 12: 00etatik 13: 30era

Ikus-entzunezko muntaia ekologistak

Hainbat ekosistema naturalen eta giza ekosistemen irudien artxibo bat oinarri hartuta, esperimentu bat eginen da irudien ordenarekin, musikarekin, soinu efektuekin eta ahotsarekin, planetaren etorkizunari buruzko utopia filmiko txikiak sortzeko. Tailerrean asmamen teknologiko bat erabiliko da, Mash Up Table izenekoa, eta, haren bidez, zinema muntai bat elkarlanean eta sormenez egiten ikasiko dute parte hartzaileek.

Informazio praktikoa. Otsailak 26, larunbata, Civivox Condestablen. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat.
Izen ematea 12: 00etatik 13: 30era

*Drac Màgic gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, 1971n sortua, eta ikus-entzunezkoen kultura aztertu, haren zabalkundea egin eta hainbat hezkuntza, gizarte eta kultura jardueratan erabiltzen du. Kooperatibaren eginkizuna da irudiaren inguruan pentsamendua eta ekintza sortzea, irudiekiko arduratsua, aktiboa eta sortzailea den gizarte bat eraikitzen laguntzeko.

Planetarentzako irudiak - Haurrentzako tailerrak Planetarentzako irudiak - Haurrentzako tailerrak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.