Programazio Tailerra

Nafarroako Kutxa Fundazioarekin eta A Bao A Qu elkartearekin elkarlanean, Punto de Vistak tailer hau antolatu du. Bertan, gazte talde bat hainbat astez elkartuko da, Mercedes Álvarez eta Arturo Redín zinemagile, programatzaile eta irakasleek proposatutako zenbait film ikusteko. Ondoren, film horiei buruz hitz eginen dute, eta bat aukeratuko dute jaialdian proiektatzeko, beraiek aurkeztuta.

Zine programazio bat diseinatzeko, ezinbestekoa da filmak arretaz ikustea, zinemagileen lanak ezagutzea, harremanak egitea, filmak nola proiektatuko diren pentsatzea, ikusleentzat esperientzia berezia izan dadin, eta programazioaren osagarriak pentsatzea eta komunikazio lana egitea, jendeak ezagutu eta aintzat hartu dezan. Prozesu horien bidez, programatzaile gazteek oso lotura berezia ezartzen dute ikusten eta programatzen duten zinemarekin, eta beste gazte batzuei transmititzen diete.

Tailer hau Europako Moving Cinema proiektuaren barruan eginen da. Proiektuak A Bao A Qu du buru 2014tik, eta, aurretik, beste jaialdi batzuetan egin izan da: D’A Film Festival, l’Alternativa, BelDocs (Serbia), Kino Otok (Eslovenia), Vilnius Film Festival (Lituania), etc.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.