Mahai-ingurua: Ikertzea, programatzea eta zaintzea artxibo alternatiboetatik

Léa Morin (ikertzaile eta kuradorea), Touda Bouanani (Archives Bouanani), Omar Berrada (ikertzaile eta kuradorea), Ali Essafi (zinemagile eta ikertzailea), Pablo La Parra (Elías Querejeta Zine Eskolako Ikerkuntza Departamentuko koordinatzailea), Manuel Asín (Punto de Vista jaialdiaren zuzendari artistikoa)


Omar Berrada eta Ali Essafi komisario izanen dituen Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon atzerabegirakoaren esparruan, Punto de Vista jaialdia Elías Querejeta Zine Eskolako Ikerkuntza Departamentuarekin elkarlanean hasi da, Léa Morin-en gidaritzapean; lankidetza horren fruitu, orain arte ia inoiz ikusi ez diren eta Abdlerkader Lagtaâ eta Mostafa Derkaoui dokumentalgileek 80ko hamarkadaren amaieran egin zituzten bi filmetako materialak digitalizatu dira: Le port de Casablanca eta La femme rurale au Maroc dira film horiek (azken hori Fatima Mernissi-rekin batera). Esparru berean, Rabat-eko Archives Bouanani erakundeko arduraduna den Touda Bouanani ere izango dugu gure artean; erakunde horretatik, bere aitaren obra ez ezik, Marokoko zinemagileen belaunaldi oso baten obra ere berreskuratzea bultzatu du. Touda Iruñean geratuko da jaialdiaren ondoren, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan ikerkuntzako egonaldi bat eginen baitu. Horiekin guztiekin, artxibo alternatiboetako ikerketaren, programazioaren eta zaintzaren erronkak eta aukerak zeintzuk diren arakatuko dugu, batik bat, Marokoko testuinguruan.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.