Programa 1

Saio honetan, proiekzioaz gain, zinemagileek beren filmen ekoizpen-prozesuaren alderdi batzuk aurkeztuko dituzte laburki.

 

Argileak
Patxi Burillo
Espainia, 2022, 15 min, DCP, koloretan, euskara

Irudia: Pablo Paloma, Mirari Echávarri. Muntaketa: Jaume Claret, Pablo Paloma, Óscar Vincentelli. Soinua: José María Avilés, Elisa Celda, Martín Scaglia. Produkzioa: Elías Querejeta Zine Eskola, Martín Besné, Julieta Juncadella.



Rotor
Ainara Elgoibar
Espainia, 2021, 15 min, DCP, koloretan, gaztelania

Irudia, edizioa: Ainara Elgoibar. Soinua: Ainara Elgoibar, Jorge Latas. Musika: Javi Álvarez

Saio hau osatzen duten bi piezek ezaugarri komun bat dute: argia. Patxi Burilloren filmean, izenburuan bertan ageri da erreferentzia: Argileak, hau da, argia egiten dutenak. Eta, hain zuzen ere, hasieran pertsonaia misteriotsu eta anonimo horiek ikusten ditugu baso bat zeharkatzen, zuhaitzak modu iheskorrean argitzen; badirudi argia nonbait daramatela. Gainera, esan genezake pelikulak bigarren ekitaldi bat duela, eta, horretan, begira dauden ikusleak protagonista bihurtzen direla. Ñir-ñir egiten duen argi batek argitutako aurpegiak dira. Zeri begiratzen diote? Hori ez dugu inoiz jakingo, baina, argiz betetako begi horiek, guztiz kontzentratuta, gogoeta eginarazten digute ikustearen lilurari buruz. Lilura hori bera eragiten du Ainara Elgoibarren filmak, esku batzuek koloretako ledak manipulatzen dituztenean eta biderkatu egiten direnean, argi espiralak sortuz eta irudia abstrakzio bihurtuz. Baita Rotor-en ikusten dugun lehen planoak ere, aurrez aurre filmatutako eguzkiak. Errotorea makina elektriko edo turbina baten zati bat da, bira egiten duena, eta Elgoibarren filmak hainbat asmakizun erakusten dizkigu, pantailaren erdian idatzitako esaldien bidez; besteak beste, Wankel autoak eta motorrak, erlojuak edo ordu eremuen sistemak. Filmean, 16 mm-tan filmatutako objektuak agertzen dira, 2015. eta 2021. urteen artean Lindau, Stuttgart, Heidelberg, Altlußheim, Londres eta Bakion filmatutako objektuak, eta hori guztia soinu banda aberats batek janzten du, kanpai hotsekin hasi eta buka.

Lur Olaizola

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.