Programa 2

Saio honetan, proiekzioaz gain, zinemagileek beren filmen ekoizpen-prozesuaren alderdi batzuk aurkeztuko dituzte laburki.

 

They Speak Too
Anna de Guia-Eriksson

Espainia, 2020, 38 min, DCP, koloretan/zuri-beltzean, gaztelania


Irudia: Jessica Y. Lee. Muntaketa: Humberto Vallejo Cunillera. Soinua: Juliana Príncipe Salazar, Sofía García Broca, Pablo Lillo Aguilar. Produkzioa: Mariana Sánchez Bueno. 

Aurten, munduari itsasoz emandako lehen biraren 500. urtemuga da, Fernando de Magallanes portugaldarra hasi eta Juan Sebastian Elkano euskaldunak amaitu zuen misio haren urteurrena. Eta bi figura horiek dira, hain zuzen, ospakizunen ardatza. Baina, ospatuko dira ere balentria haren emaitzak? They Speak Too filmean, Anna de Guia-Erikssonek gorputza eta paisaia jarri dizkio Luis H. Francia poeta filipinarraren Black Henry obrari, eta bertako eszenak Donostia, Pasaia eta Getariako leku zehatzetan gauzatu ditu (Elkano inguru horretakoa zelako). Leku horiek zerikusi zuzena dute bidaia haren ondorio kolonialekin, bidaia hark arrasto gisa utzi zituen hildako guztiekin, suntsipen guztiarekin. Igandetan paseoan dabilen jendez betetzen diren kaleetan gelditzen da zinemagilea, eta ozen irakurtzen du Black Henry-ko testuaren gaztelaniarako itzulpen bat, Magallanes Filipinetara iritsi zenean gertatu izango zenaren bertsio bat. Jendea inguratzen zaio, eta gorputz arrotz bat balitz bezala begiratzen diote, Latinoamerika bezalaxe, Espainiak Filipinak kolonizatu izan ez balitu bezala. Anna de Guia-Erikssonek, historiaren bertsio baten harrizko arrasto horien aurrean jarrita, traman aurrera egiten du, eszenaz eszena; eta lehen truke hartan parte hartu zuten bi alde antagonikoen arteko elkarrizketak eta erabakiak imajinatzen ditu; batetik Humabón (gero Don Carlos) eta bestetik Lapulapu (Magallanes hil zuen erresistentzia taldea antolatu zuena) buru izan zituzten alde haien arteko hartu-emanak imajinatzen ditu. They Speak Too historia ofizialaren ibilbidea eteten du, munduari emandako lehen biraren eta Elkanoren irudiaren beste ikuspegi bat ematen du, eta mendeetan hainbat herri menderatuak izatea eragin zuen grina inperialistan Euskal Herriak zer leku izan duen hausnartzen du; urrunetik, orduko gertaerei buruzko elkarrizketa bat eszenaratzen du, eta gogorarazten digu gertaera haien loriak ospatu egiten ditugula, baina, ondorioak, aldiz, alde batera utziak izan direla.


Lucía Salas

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.