Programa 2

Saio honetan, proiekzioaz gain, zinemagileek beren filmen ekoizpen-prozesuaren alderdi batzuk aurkeztuko dituzte laburki.

 

Descartes
Concha Barquero, Alejandro Alvarado
Espainia, 2021, 21 min, 16 mm DCP, koloretan/zuri-beltzean, gaztelania

Irudia: Concha Barquero, Alejandro Alvarado. Muntaketa: Concha Barquero, Alejandro Alvarado. Soinua: Juan Carlos del Castillo. Musika: Paloma Peñarrubia. Produkzioa: Alvarquero.


8 filmes sobre la guerra

Pablo Casanueva
Espainia, 2021, 33 min, DCP, koloretan, asturiera-gaztelania

Irudia, muntaketa: Pablo Casanueva. Soinua: Carlos Maestre. Musika: Manuel de Falla (Tine Thing Helseth y Kathryn Stott). Ekoizpena: Solombra

 

Bizitza batzuk beste batzuk baino bizigarriagoak dira, hori jakina da. Ez dira bizitza baliotsuagoak, baina bai baloratuagoak, eta haien kapitalaren pisu guztiaz eragiten diete gainerako bizitzei. Heriotzaren ondoren ere, haien betiko bizitza gainerakoena baino betierekoagoa eta sakratuagoa da. Eta gauza bera gertatzen zaie filmei. Pelikula batzuek bizitza amaigabea dute, eta beste batzuek ez dute inolako bizitzarik. Ideia hori landu dute Concha Barquerok eta Alejandro Alvaradok Descartesen. Film batzuetan, bazterkina hondakin bat da, agian estra bat, baina, film debekatuetan, bazterkinak zentsuratik salbatu diren zati bakarrak dira, film horien erradikal askeak. Horretaz jabetu ziren zinemagileak Espainiako Zinematekan, Fernando Ruiz Vergararen Rocío-ri buruzko materialen bila joan eta 260 negatibo aurkitu zituztenean. Soinua galduta dago. Filmaren zentsuraren aldeko epai zailaren irakurketak eta Francisco Espinosa Maestrok errepresio frankistari buruz idatzitako bi testuk birmoldatzen dute. Pablo Casanuevak, berriz, zortzi film labur aurkezten ditu, gerrari eta Asturiasen izan zituen ondorioei buruzkoak. Ahaztuak ziruditen zortzi bizitzaren post-mortem luzapenak dira. Estatuak errepresoreei eta gaizkileei bakarrik eman ziena berreskuratzen du zinemak, eta borrokan ari direnei bueltatzen die. Filmaren hasieran, etorriko denaren mapa bat dago, Ribeseyaren bi ertzak lotzen dituen zubiaren eraikuntza, eta zubiak bizi izandako hamaika gertaera aurkezten zaizkigu; behin, zubiaren egur zaharra bost mila pezetatan saldu zutela, eta beste behin, dinamitaz lehertu zutela zubia, faxismo geldiezinak aurrera egitea saihesteko asmoz. Filma, zubi bat bezala, hainbat materialez eginda dago: gutunak, argazkiak, artxibo publikoak, oroitzapenak, ahozko memoria. Banan-banan, film labur bakoitzak material horien erritmoa eta forma bereganatzen ditu, eskuz egindako botilak balira bezala, itsasora jaurtitako gutunez beteta. Gutun horiek iraganetik datoz, eta iragan horretan pentsatu beharra dago, orainean bizitzeko beharrezkoa delako.


Lucía Salas

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.