Programa 3

Saio honetan, proiekzioaz gain, zinemagileek beren filmen ekoizpen-prozesuaren alderdi batzuk aurkeztuko dituzte laburki.

 

Alyonka soñada
Volga
Espainia-Alemania-Libano, 2021, 71 min, DCP, koloretan, errusiera-espainiera-ingelesa-katalana

Irudia, muntaketa, soinua, musika, produkzioa: Volga

Alyonka soñada. Alyonka gainditua. Alyonka digeritua. Loa eta muntaketa, agian, digestioa egiteko moduak dira. Ulertzeko eta eraldatzeko moduak. Alyonka soñada-k amestu, gainditu, digeritu, ulertu eta eraldatu egiten du beste film bat, Alyonka. Lehenengo Alyonka Boris Barnet sobietar zuzendariak filmatu zuen 1961ean. Barneten ibilbidea korapilatsua izan zen (korapilatsua, kasu honetan, eufemismo bat da), eta ez dakigu zoriontsua izan zen ala ez, baina haren filmek, hori badakigu, zoriontsu egiten dute ikuslea. Alyonka-n neska bat dago, eta badaude ere lautadak, kamioiak, zeru urdinak eta hodei zuriak, maitasuna, energia, txakurtxo bat, izozkiak eta garagardoa. Zinemagileek, ikusteko aukera izan baino lehen amestu zuten Alyonka, Internetek eskura jarri baino lehen (horixe da Alyonka soñada-k azaltzen diguna, filmak nola iristen diren guregana), eta ikusi ondoren ere, Alyonka amesten jarraitu zuten. Alyonka soñada-k ere, agian, amestua izateko gogoa ematen du, edo, beharbada, pelikulak nola amesten ditugun pentsarazten digu. Zinea artisau eran egiteko modu bat ere erakusten digu, zinea artisau eran baina aldi berean oso fin egiteko modu bat, ikusten dugunarekin lan egiteko modu bat, liluratzen gaituena ospatzeko modu bat. Eta gogorarazten digu denok muntatzaileak garela, bai behintzat gure ametsetan. Iraganeko pelikula bat amesten duen filma da, eta, beharbada, etorkizuneko filmak ere amestuko ditu; beharbada, bere arintasunaren ereduarekin, etorkizuneko pelikula horiek egitera bultzatuko gaitu.



Pablo García Canga

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.