Saio bikoitza: Elena Asins

Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalarekin elkarlanean, mundu mailan estreinatuko dugu Aquí no hay nada que comprender dokumentala, Elena Asins (1940-2015) artista madrildarraren obraren ingurukoa. Asins luzaroan bizi izan zen Azpirotzen (Nafarroa). Gainera, Líneas y puntos proiektatuko dugu, Asinsek bere kolaboratzaile eta musikagile Gorka Aldarekin egin zituen bideo ugarietako bat. Gorkak berak aukeratua da bideo hau.

Líneas y puntos
Elena Asins, Gorka Alda
Espainia, 2010, 5 min, DCP, zuri-beltzean, elkarrizketarik gabe

Bere lan berantiarrean, Elena Asinsek biziki esperimentatu zuen Gorka Alda konpositorearekin batera bideoaren arloan. Geometriaren inguruan egindako urte luzeko ikerketei garapen berria, denborazkoa, emateko modu bat izan zen. Líneas y puntos Alda eta Asinsen arteko lankidetzak emandako hogeita bi bideoetako bat da, artistaren corpus ezezagunenetako bat, gutxien aztertu denetako bat. Konpositoreak aukeratu du saioari hasiera emateko.


Aquí no hay nada que comprender. Un documental sobre Elena Asins
Javi Álvarez, Olga Sevillano
Espainia, 2020, 62 min, DCP, koloretan, espainiera
Mundu-mailako estreinaldia

Elena Asinsen obraren berezitasuna ezagutzen hasteko bide bat, formatu eta bitarteko ugari biltzen baititu, hala nola poesia zehatza eta marrazkiak, nahiz bideoa, eskultura eta instalazioa. Kontakizun koral bat, arte estu eta zorrotz batek egiten dituen galdera askori erantzuten saiatzen diren ahotsekin.

Film hau Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalarekin lankidetzan aurkeztuko dugu.


Olga Sevillano proiektu digitalen arduraduna da Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalean. Museoaren webgunea koordinatzeaz, kudeatzeaz eta garatzeaz arduratzen da, eta kultura-erakunde baten webgune onenari emandako Webby 2018 nazioarteko saria irabazi zuen.
Javi Álvarez musikaria eta artista da, eta bideo nahiz dibulgazioko lanak eta dokumentalak egiten ditu. Ondas 2017 sari bat irabazi zuen Catástrofe ultravioleta podcastarekin.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.