2023KO EDIZIOA / SAIL OFIZIALA |
---|
Sail ofizialak jaialdiaren begirada arriskatuenetako bat erakusten digu.
17. jaialdia, 2023. urtean, martxoaren 27tik apirilaren 1era bitarte eginen da.
Pelikulen izena emateko epea 2022ko ekainaren 20tik irailaren 20ra izango da. 2020ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek har dezakete parte lehiaketan, edozein delarik ere haien nazionalitatea. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo kazetaritzako lanak ere. Ez dago mugarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.
Filma ez da onartuko baldin eta, aldez aurretik, Espainiako zinema-areto komertzialetan eman bada, komertzialki argitaratu bada edo Espainiako telebista-kateren batek eman badu, edo jaialdia baino lehen ematekoa bada.
Jaialdiaren 17. ediziorako izena emateko epea 2022ko ekainaren 20an hasiko da.
IZENA EMAN