John Price

John Price zinemagile independente bat da, dokumental esperimentalak, dantzari buruko filmak eta diary films delakoak egiten hasi zena 1986an. Maite du argazkigintza analogikoa eta horrek berez eraman zuen alkimista bat bailitzan esperimentatzera hainbat motatako pelikulak eta kamerak erabiliz. Babesa jaso du hainbat erakundetatik: National Film Board, Kanadako Arteen Kontseilua, Ontarioko Arteen Kontseilua eta Torontoko The Liaison of Independent Filmmakers. Bere lanak nazioarteko jaialdietan eta galerietan egon dira ikusgai.

Memoria eta optimismoa

Argazkilaritza dokumentaleko zuzendari gisa, beste zuzendari batzuentzat egiten ditudan lanek sarri eragiten dute nire kamera ezezagunak zaizkidan pertsonengana zuzendu behar izatea. Lanaren alderdirik garrantzitsuena ez da gauzek itxura ona izatea lortzea, baizik eta egoera ahalik eta positiboena izatea argazkian aterako den pertsona ondo senti dadin, eta bere sentimenduak partekatu nahi ditzan.

Truke horietan artifizioak ezabatzen saiatzen naiz, helarazten dena gizatiar eta egiazko gisa ikus dadin. Ez da kazetaritza, eta ez da tele-errealitatea, ezta publizitatea ere. Hala izango balitz bezala jokatzen dutenak aktore bilakatzen dira. “Pertsonaia” bilakatzen dira. Nire gain hartzen ditudan proiektuak, aldiz, gauzak humanizatzen saiatzen dira fikzio bihurtzen baino gehiago.

Horregatik, erretrataturiko pertsona gehienak beren buruaren bertsio emozionalki benetakoa aurkezten saiatzen dira, baldintza oso ezohikoetan (hau da, kamera bat izanik haiei begira). Pertsona horien eskuzabaltasuna opari bat izan da. Haien irekitzeak indartu egin du nigan gizaki gehienak berez onak diren sentsazioa. Hau da, oinarrizko premia berak partekatzen ditugula eta sufrimendua saihestu nahi dugula. Beste pertsona batzuk behatzeko lana pribilegioa da niretzat, eta horri esker konturatu naiz zer punturaino den arbitrarioa bizitza. Etxera iristen naizenean, nire bikotearekin sortu dudan unibertso bereizira, seme-alabei optimismo eta esker on hori transmititzen saiatzen naiz, baina, tamalez, nire bidean sartzen diren indar oso boteretsuak daude. Internet. Egunero-egunero YouTubera igotzen diren 66 urteren baliokide diren edukiak. Seme-alabek irentsi egiten dituzte. Horren zati handi bat “dokumentala” da; hau da, pertsonek etxean egindako filmen zatiak dira. Baina ez nago ziur zenbat itxaropen edo magia biltzen duten beren baitan. Duela pare bat urte nire sotoko galdara konpontzen lagundu zidan bideo bat aurkitu nuen YouTuben, baina pentsatzen dut gehienak ez direla hor ikusgarri jartzen auto-gogoeta sustatzeko, edo jasotzen ditugun albiste txar guztiak konpentsatzeko. Programa honetako lanak erdibidean daude. Ez dira beste pertsonentzat filmatzen ditudan dokumental formalen modukoak, eta ezin dira Interneten bizi. Azken hamarkadan eskura nuen edozer pelikula motarekin Detroiten eta Toronton errodaturiko 16 mm-ko film sorta bat dira. Pertsona eta leku esanguratsuen antropologia pertsonal aske bat, alkimikoki grabatua zilar gatzarekin eta koloretako tinduekin. Hein batean magia bristadak daude materialak oroitzapen horiek adierazten dituen moduan. Formak beste modu batera gogoratzera gonbidatzen du. Meditatzera gonbidatzen gaitu.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.