Robert Beavers

Robert Beavers (Brookline, Massachusetts, 1949) estatubatuar zinegile esperimentala da. Deerfield Academyn ikasi zuen baina 1965. urtean ikasketak amaitu aurretik New Yorkera joan zen zinema egitera. New Yorken bizi izan zen 1967. urtera arte, bere bikotea zen Gregory Markopoulosekin AEBak utzi eta Europara joan zenean. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Beaversen filmak gutxi proiektatu baziren ere, azken urteetan instituzio ugarik atzera begirakoak eskaini dizkiote bere obrari: Londresko Tate Modern, New Yorkeko Whitney Museum, Berkeleyko Art Museum and Pacific Film Archive eta Vienako Filmmuseuma, besteak beste.

“Animula vagula blandula
Hospes comesque corporis
Quae nunc abibis? In Loca
Pallidula rigida nudula
nec ut soles dabis Iocos”


“Arima txiki, bigun, erratua, nire gorputzaren ostalari eta lagun, leku hits, zurrun, biluzietara joango zarena, eta ez duzuna gehiago txantxarik egingo, ohi zenuen lez”. ― Hadriano

Pitcher of Colored Light 2000 eta 2004 artean filmatu nuen, amaren etxean, Massachusettsen, eta gogoan dut The Suppliant lanerako materiala nire lagun Jacques Dehornoisen apartamentuan grabatu nuela, Brooklynen, eta Among the Eucalyptuses filmerako metrajea Pireo eta Nauplia artean, Grezian, garai berean. “Greeting mortality” nire filmazioaren erdigunean zegoen jada, eta film horietan jarraitzen du; berez, hiruak film bakar bat bailiran editatzea ere planteatu nuen. Kutsu aszetikoa bizitzara itzultzen nauen indar batez dago lagunduta; urte horietan Goetheren Gesang der Geister über den Wassern poema eta Emily Dickinsonen beste bat eraman nituen nirekin; biak ala biak espirituen arteko elkarrizketak.

Programa honetan bildutako bost filmetan pentsatzen dudanean, guztien arteko ideia komun bat datorkit burura: “ostalari bat munduan”; izan ere, ostalari gisa bizi izan nintzen, bizitoki finkorik gabe, nire amaren etxean, edo lagunen etxeetan; esaterako, Pireoko Nikaia auzoan, edo Jaquesen New Yorkeko apartamentuan eta, batez ere, Dieter eta Cecile Staehelinen ostalari izan nintzen haien Suitzako etxean.

Bost filmetan bada beste ezaugarri bat: lanen arteko banaketa. Alde batetik, Pitcher..., Listening... eta “Der Klang..." zeinetan kolore emotiboek barrukotasunez bizitako espazio horien soinua baitaramate, eta bestetik, Suppliant eta Eucalyptuses, zeinetan estatuen presentziak gizonezkoen bakardade isilaren oihartzuna iradokitzen baituen.

 

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.