Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2011ko edizioa  |   zinemagile gonbidatuak  |  2010
2011KO EDIZIOA

2010

Chus Domínguez

Chus DomínguezErrealitatetik zuzenean hartutako elementuekin lan egiten duen ikus-entzunezko zuzendaria da. Elementu horietan oinarrituz, dokumentalen, esperimentuen eta poesien kutsua duten narratibak sortzen ditu, eta, beti, errealitatea adierazteko modu berriak bilatzen ditu. Lan batzuetan, mugimenduzko irudiaren eta arte eszenikoen, hala nola dantzaren, performance-ren eta musikaren arteko harremana lantzen du, zenbait artistarekin lankidetzan arituz.

Nazioarteko zenbait zinemaldietan aukeratu dituzte haren bideo-sorkuntzak eta lan zinematografikoak, hala nola: Oberhausen, Vila do Conde, Tampere, IndieLisboa, Cinespaña, Mediawave, Zinebi, Seminci, Huesca, Zemos 98, L’Alternativa eta abar. Horrez gain, zenbait foretan eta kateetan ere eman dituzte: CGAI, MUSAC, Reina Sofía, La Casa Encendida, Off LImits, Artium eta RTVE edo Arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus-entzunezkoak hedatzen eta ikertzen dituen PLAT plataforman eskura dezakezue.

 

Fernando Franco

Fernando FrancoDuela hamarkada bat film luzeak muntatzen ditu. Hamarkada horretan, hamabost film baino gehiago editatu ditu (besteak beste, Pablo Bergeren Blancanieves). Zuzendari moduan, 2007. urtean hasi zen bere proiektuak egiten. Gaur egun, bere lehen film luzea (La herida) amaitzen ari da. Irakasle moduan, Muntaketa espezialitateko burua da ECAM eskolan, eta dokumentala ikasgaiaren irakasle laguntzailea Kubako San Antonio de los Baños EICTV eskolan.

Hainbat sari irabazi ditu bere film laburrekin, hala nola Film laburren Madrid saria (La media vuelta, 2012), Zagrebeko Grand Prix Award One Take Film Festival (Room, 2011), film onenaren zilarrezko Biznaga saria "Oda Azul" saria (Tu (a)mor, 2009) eta film labur onenaren zilarrezko Biznaga saria Malagako Espainiako Zinemaldian (Mensajes de voz, 2007).

Informazio gehiagorako sartu www.fernandofranco.com web-orrian

 

Virginia García del Pino

Virginia García del PinoZinema-zuzendaria izateaz gain, UAB unibertsitateko Documental masterraren proiektu-zuzendaria ere bada. Arte Ederretan lizentziatu ondoren, bideo artista moduan ekoizteari ekin zion, eta, horri esker, dokumentalen arlora hurbildu egin zen. Bere filmetan soiltasun formala nagusi da, eta giza portaera ulertzen saiatzen da. Horren eraginez, bere zinema-lanetan, baikortasuna eta tragikotasuna nahastu ohi dira. Zenbait sari lortu zituen 2008. urtean Lo que tú dices que soy dokumentalarekin, eta, horri esker, nazioarteko hainbat zinemaldietan parte hartzeko aukera izan zuen. Hala ere, bere film laburrek arte garaikideko erakustaldietan parte hartzen jarraitzen dute. Mi hermana y yo (2009) lanarekin, Punto de Vista jaialdiaren 5. edizioan parte hartu zuen. Aurten, 2013. urtean, jaialdiaren Atal Ofizialera itzuli da El jurado (2012) lanarekin. Bere lehen film luzea da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus-entzunezkoak hedatzen eta ikertzen dituen PLAT plataforman eskura dezakezue.

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información