Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2011ko edizioa  |   zinemagile gonbidatuak  |  2013
2011KO EDIZIOA

2013

Lois Patiño

Lois PatiñoLois Patiñoren lanak dokumental esperimentalaren eta bideoartearen arteko nahasteak dira, eta, azken hiru urteetan, gizonaren eta paisaiaren arteko harremana landu du, kontenplazio-bilaketa eta bilaketa poetiko batean oinarrituz. Bere lanak arte-zentro ospetsuetan aurkeztu ditu, hala nola Centre Georges Pompidou , Sofia Erregina Museoa, Haus der Kulturen der Welt, CGAC, MARCO, Casa Encendida... eta zenbait zinemalditan: Media City Film Festival, Erromako Nazioarteko Zinemaldia, Rencontres Internationales París/Madrid/Berlín, Jihlava Film Festival, Documenta Madrid edo Las Palmasko zinemaldia. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean psikologia ikasi zuen, eta, zinema, Tai eskolan. Zinema-prestakuntza New Yorkeko NYFA zentroan egin zuen, eta Dokumental Sortzaileko masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bideo-sorkuntzari buruzko ikastaroak egin ditu Berlingo Universität der Künst unibertsitatean, eta zenbait tailer artista eta zinemagile askorekin: Joan Jonas, Donald Kuspit, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogar. Mercedes Alvarezen Mercado de Futuros zuzendariaren bigarren film luzean laguntzaile moduan aritu da, eta Montaña en sombra (2012) lanaren zati bat Nafarroako Pirinioetan filmatu du. Lan hori, Erromako Zinemaldiko Cinema XXI. atalean estreinatu zuen. Bere azken filma, Costa da Morte (2013) film luzea Locarnoko zinemaldian estreinatu du, “Gaur egungo zinemagileak” atalean.

Informazio gehiagorako: www.loispatino.com

 

Greta Alfaro

Greta AlfaroGreta Alfaro Londresen bizi da, eta han ere lan egiten du. 2011. urtean Argazkiko MA batean graduatu zen Londresko Royal College of Art zentroan, 2001. urtean Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Arte Ederretan lizentziatuta. Bere bideo-lanak Parisko Pompidou zentroan eman dituzte, Internationales París/Berlín/Madrid ekimenaren barruan. 2011. urtean Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldiko atal ofizialean parte hartu zuen bere lanarekin.

Berak bakarrik egindako erakusketei dagokienez, hauek nabarmendu daitezke: A VeryCrafty and TrickyContrivance, Londresko Fish and Coal eraikinean, 2012; Invención, Andrea Paaschek antolatutakoa, Mexikoko Hiriko Museo Ex Teresa Arte Actual museoan, 2012; Elogio de la Bestia, Iruñako Huarte Arte Garaikideko Zentroan, 2010; In IctuOculi, Antonia Gaetak antolatuta, Lisboako Carpe Diem arte e pesquisa zentroan, 2009; eta Ricorrenza, Alba Braza Boïlsek antolatuta, Dryphoto arte contemporanea zentroan, Prato, Italia, 2008. Duela gutxi egindako erakusketa kolektiboen artean, hauek nabarmentzen dira: Whitechapel Open, Whitechapelgallery zentroan, Londres; Inanimate Beings. Inéditos Madrilgo La Casa Encendida, Drama; Baby, Drama, Kunsthaus Essen zentroan, Alemania; Bestes, Bestiaux et Bestioles Parisko Conciergerie-n eta Bloomberg New Contemporaries, Londresko ICA zentroan

Informazio gehiagorako: www.gretaalfaro.com

 

Francina Verdés

Francina VerdésFrancina Verdések kazetaritza ikasi zuen, eta komunikazioan eta gatazka armatuan espezialista da. Gaur egun, kazetari autonomo moduan lan egiten du erakundeen komunikazioaren arloan eta kultura-proiektuak hedatzen eta ekoizten. Kazetari moduan aritzeaz gain, dokumentalen zuzendari eta ekoizle independentea ere bada. Zinema dokumentalaren arloan 2007. urtean hasi zen, UAB unibertsitateko Dokumental Sortzaileko Masterra egiten hasi zenean. Han, bere lehen proiektu dokumentala egin zuen: Ja tornes a gravar. Senide baten heriotzari eta oroitzapenei buruzko film labur familiar eta intimoa da. Ekoizle moduan ere lan egin du zenbait dokumentaletan: El conserje (2009) – 2010. urteko Punto de Vista jaialdian parte hartu zuena -, Entre cirerers (2010) edo Sueñero (2012). Zuzendari moduan, zinema zuzena eta hurbila egiten du, eta, batik bat, gatazka-egoeretan, egoera intimo eta kolektiboan murgilduta dauden pertsonaiak irudikatzen ditu. Bere filmografian dokumental hauek ere dira aipatzekoak: Ja tornes a gravar (29 min, 2008), Coses rares que passaven abans (27 min, 2012) eta Teresa sin mar (60 min, 2012), bere lehen film luzea.

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información