X Films 2014

“Punto de Vista” Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak proiektu bat hasi zuen 2010. urtean, arrakastatsu bihurtzen ari ziren Espainiako dokumentalistei, Nafarroan, proba modura, ikus-entzunezko sorkuntza-lan bat egiteko aukera emateko. X Films Proiektua Punto de Vista jaialdiaren eta INAAC fundazioaren (Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua) ekimena da eta Juan Huarte enpresaburuak 1963. urtean sortutako X Films Nafarroako produkzio-etxearen izaera berreskuratu zuen. Bere helburua “interes artistiko berezia duten edo balio bereziak adierazten dituzten” filmak ekoiztea zen, eta 80ko hamarkadan desagertu zen arte arriskua zuten ekoizpen-lanetan espezializatu zen. Horrela, zinemarik berritzaileenaren, bizienaren eta esperimentalaren aldeko apustua egin zuen.

X Films Proiektuaren lehenengo edizioan, 2010ean, Chus Domínguezek, Fernando Francok eta Virginia García del Pinok parte hartu zuten. Notas de lo efímero, Chus Domínguezena izan zen hautatutako proiektua. Informazio gehiago X Films 2010 urteari buruz.

2011 urtean, proiektuaren bigarren edizioan zehar, Daniel Cuberta, Vicente Vázquez eta Usue Arrieta (wareQQ) eta Elia Urquizaren lanak bertaratu ziren. Goitik behera, behetik gora, Vicente Vázquez eta Usue Arrietak osaturiko bikotearen dokumentala izan zen batzordeak aukeratu zuena. Informazio gehiago X Films 2011 urteari buruz.

2012an Oskar Alegria, Diana Toucedo eta Jorge Tur Moltóren dokumentalak aurkeztu ziren. Dime quién era Sanchicorrota izan zen batzordeak hautatutako lana, Jorge Tur Moltórena. Informazio gehiago X Films 2012 urteari buruz.

2013an Lois Patiño, Greta Alfaro eta Francina Verdésenak izan ziren zinemagile gonbidatuak. Azken honeko documentala, La Tradición, batzordeak aukeratu zuen eta Punto de Vista mintegian aurkeztuko da. Informazio gehiago X Films 2013 urteari buruz.

2014an laugarren edizioa ospatuko da eta Aitor Gametxo, Eloy Domínguez Serén eta Mercedes Mangrané izango dira parte hartuko duten artistak.

Informazio gehiago X Films Proiektuari buruz.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.