Pema Tseden

Pema TsedenIdazle eta zuzendari, Pema Tseden 1969an jaio zen Amdon, Tibeteko eskualde batean (Qinghai probintzian). Txinako Film Zuzendarien Elkarte, Txinako Zinemagileen Elkarte eta Txinako Literatura eta Zinemaren Elkarteko kidea da Tseden. Northwest University for Nationalities, Beijingeko Zinema Akademian eta Lu Xun Institutuan ikasi zuen. Era berean, Literatura eta Arte masterrean parte hartu zuen.

1991tik aurrera, 50 eleberri motz eta erdi-luze argitaratu ditu, bai tibetarran baita txineraz ere. Ingelera, frantsesera eta alemanera itzuli dira bere lanetako batzuk, baita beste hizkuntzetara ere, eta hainbat sari irabazi ditu, Tibebetar Literaturako Drang-char saria edota Txinako Etniko Garaikide Literaturaren Rookie saria bezala.

Argitaraturiko lanen artean, hauek dira aipagarrienak, besteak beste: Temptation, tibetar ipuinen bilduma; Master in Tibet biografia; Never-Ending Tales itzulpen lana eta fikziozko Dream of a Street Singer txinatar seriea, aurten argitaratuko dena.

2002 urtean, bere zinema karrera hasi zuen, eta zuzendutako film garrantzitsuen artean The Grassland (2004), The Silent Holy Stones (2005), The Search (2009) eta Old Dog (2011) aipatu behar dira. Bere lanek sari ugari irabazi ditu, esaterako: Zuzendari Onenaren Saria eta Asian New Talent Shanghaiko 9. Zinemaldian, Golden Rooster eta Epaimahaiaren Saria Shanghaiko 12. Zinemaldian edo Golden Digital Saria Hong Kongeko 35. Zinemaldian.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.