X Films Proiektua - Hautaketa batzordea

Aurten, X Films-aren proiektuak ikus-entzunezko talentu berrien lanean interesa duten hiru profesionalek baloratuko dituzte: Pablo Berástegui, Jaume Ripoll eta Alvaro Matías.

Pablo Berástegui

Pablo BerásteguiPablo Berástegui Matadero Madrid sormen zentroko koordinatzailea da 2008ko urritik eta Madrilgo La noche en blanco izenekoaren azken lau edizioak zuzendu ditu. Aurretik, zazpi urtez PhotoEspaña Argazkigintzako eta Ikusizko Arteetako Nazioarteko Jaialdian aritu zen. Ekitaldi horretan 1999an hasi zen, koordinatzaile nagusi moduan, eta ondoren zuzendaria izan zen, 2003 eta 2006. urteen bitartean. 2006 eta 2008. urteen bitartean Elsinor-eko proiektuen zuzendaria izan zen, eta bertan arteen sustapenerako plataforma berriak sortu zituen.

Álvaro Matías

Álvaro MatíasAlvaro Matías La Fábrica kulturarekin eta komunikazioarekin lotutako esparruetan lan egiten duen enpresako komunikazio zuzendaria da. Sail horren buru dela, La Fábricako proiektuak zabaltzeaz eta sustatzeaz arduratzen da Argitalpenak, Artea, Internet eta Bezeroentzako proiektuak arloetan, eta enpresaren harreman publikoak eramaten ditu. 2008tik Interneteko Edukien Zuzendaritzako arduraduna ere bada, eta plataforma horren bidez La Fábrica ikus-entzunezko esparrutik proiektuak lantzen hasi da; besteak beste, Notodo.com, Notodofilmfest.com eta Notodohoteles.com proiektuak koordinatzen ditu.

Jaume Ripoll

Jaume RipollJaume Ripoll Cameo zinema independentearen konpainiako argitaratze zuzendaria da. Zenbait urtez kazetari eta dokumentalen eta bideoklipen zuzendari moduan ibili ondoren, 2005ean Cameo konpainian sartu zen, hasieran e-commerce eginkizunak egiteko. 2007tik konpainia horretako lanarekin batera Filmin garatzen du, bi printzipio oinarri dituen atari zinematografiko arranditsua: talentu sortu berrien lana zabaltzen laguntzea eta azken urteetako zinema independentearen eta egile-zinemaren film onenak ordezkatzen dituzten izenburuen katalogo hautatua streaming formatuan izatea.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.