Los Ginkas taldean aritu ondoren, Edurne Gin eta Maier Kasek Las Kasettes osatzea erabaki zuten, pop argi eta dantzagarria egiten duen taldea, 60ko hamarkadako oroitzapenekin. Iazko udan atera zuten euren lehen LP-a: Bajo el Sol. Harrera ona izan zuen publikoaren eta kritika espezializatuaren aldetik. Surf, garaje eta rock & roll musikako irrati programa garrantzitsuenetako batek, El Sotano de Radio 3 izenekoak, talde nafarra aukeratu du 2017ko gogokoenen artean.
Bajo el Sol diskoan, Las Kasettes taldeak beste hainbat talderen bertsioen bilduma oparitu digu, hain zuzen ere, Mickey Lee Lane, Annette Funicello, los Temblooores, Karatekas, Beach Boys, The Continental Co-ets!!, The Romancers, Elía y Elisabeth, The Chymes, The Clovers, Pleasure Seekers edo Girls At Our Best taldeen bertsioena