Heterodocsias iraganerako zubia eta etorkizunerako jauzi-ohola da. Gaur egun Espainian ez-fikzioaren esparruan dauden errealizadore ausartenak, ezezagunenak eta probokatzaileenak aurkezteko plataforma izan nahi du (X Films). Eta, aldi berean, izen debekatuak edo desagertuak berreskuratu eta Espainiako zinemaren historiari beste aldetik begiratu nahi zaio (Rewind).
Argazkia: Dime quién era Sanchicorrota. Jorge Tur