es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
22.03.14-19
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2013ko edizioa  |   heterodocsias  |  x films proiektua - errealizadoreak
2013KO EDIZIOA

X FILMS PROIEKTUA - ERREALIZADOREAK

PROYECTO X FILMS

Lois PatiñoLois Patiñoren lanak dokumental esperimentalaren eta bideoartearen artean daude, eta azken urteotan gizonak paisaiarekin duen harremanean oinarritu da, kontenplaziozko bilaketa eta bilaketa poetikotik abiatuta. Bere obrak honako arte-zentro hauetan aurkeztu dira: Centre Georges Pompidou, Reina Sofía museoa, Haus der Kulturen der Welt, CGAC, MARCO, Casa Encendida… eta honako jaialdi hauetan: Media City Film Festival, Erromako Nazioarteko Jaialdia, Rencontres Internationales París/Madrid/Berlín, Jihlava Film Festival, Documenta Madrid edo Las Palmasko jaialdia. Madrilgo Complutensen egindako psikologia-ikasketekin batera, zinemakoak egin zituen Tai eskolan. Zinema-prestakuntzarekin jarraitu zuen New York-eko NYFAn eta masterra egin zuen Sorkuntzako Dokumentalean Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. Bideosorkuntzako ikastaroak egin ditu Berlingo Universität der Künst-en eta tailerrak hainbat artista eta zinemagilerekin: Joan Jonas, Donald Kuspit, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogar-ekin. Mercedes Alvarez zuzendariaren Mercado de Futuros bigarren pelikulan lan egin du.

 

Greta AlfaroGreta Alfaro Londresen bizi da eta bertan lan egiten du. 2011n MA batean graduatu zen Londresko Royal College of Art-en, Arte Ederretan lizentziatu ondoren Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, 2001ean. Bideoan egindako bere lana Parisko Pompidou zentroan erakutsi da, Rencontres Internationales París/Berlín/Madrid esparruaren barnean. 2011n, bere lana Rotterdam-eko Internacional Film Festival-eko atal ofizialean izan zen.

Haren banakako erakusketen barnean daude, besteak beste: A VeryCrafty and TrickyContrivance, Londresko Fish and Coal eraikinean, 2012an; Invención, Andrea Paasch komisario izanik, Mexiko Hiriko Ex Teresa Arte Actual museoan, 2012an; Elogio de la Bestia, Iruñeko Huarte Arte Garaikideko Zentroan, 2010ean; In IctuOculi, Antonia Gaeta komisario izanik, Lisboako Carpe Diem arte e pesquisa-n, 2009an; eta Ricorenza, Alba Braza Boïls komisarioa izanik, Italiako Pratoko arte garaikidean, 2008an. Taldekako bere azken erakusketen artean aipagarriak dira: Whitechapel Open Londresko Whitechapelgallery-n; Inanimate Beings. Inéditos Madrilgo Casa Encendida-n, Drama; Baby, Drama Alemaniako Kunsthaus Essen-en; Bestes, Bestiaux et Bestioles Parisko Conciergerie-n; eta Bloomberg New Contemporaries Londresko ICAn.

 

Francina VerdésFrancina Verdés kazetaria da prestakuntzaz, eta Komunikazioan nahiz gatazka armatuetan espezialista da. Gaur egun, kazetaria da freelance moduan komunikazio instituzionalaren eta kultur proiektuen zabaltze- eta ekoizte-arloan. Kazetari-lanak dokumentalen errealizadore- eta ekoizle-lanekin tartekatzen du. Zinema dokumentalarekin lehen harremana 2007an izan zuen, UABren Sorkuntza Dokumentalaren Masterrean sartu zenean; han, Ja tornes a gravar lehen proiektu dokumentala egin zuen, maite dugun norbaiten memoriaren eta heriotzaren inguruko film labur familiarra eta barnekoa. Harrezkero, zenbait dokumentaletan ekoizle modura kolaboratu du: El conserje (2009), Entre cirerers (2010) o Sueñero (2012). Errealizatzaile, gatazka-egoeretan, egoera intimoan eta baita taldekako egoeran sartuta dauden pertsonaiak erretratatzen dituen zuzeneko eta hurbileko zinema artean mugitzen da. Haren filmografiaren barnean honako pieza dokumental hauek sartzen dira: Ja tornes a gravar (29 min, 2008), Coses rares que passaven abans (27 min, 2012) eta Teresa sin mar (60 min, 2012) lehen film luzea.

FILMAK

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja Navarra
Partaidea
PantallaIberofestLa Mesta
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.