Thomas Heise Biografia

Thomas Heise Ekialdeko Berlinen jaio zen 1955. urtean. Zuzendari laguntzaile ikasten hasi zen DEFAn (Potsdam Babelsberg-ko Film Luzeen Estudio Zinematografikoa) 1975. urtean, eta 1978tik 1983ra Zina eta Telebista ikasketak egin zituen. 1983. urtean, lehen pelikula egin zuen (Why a Film about such People?), merkatu beltzean aurkitutako materialekin, eta debekatua izan zen 1990. urtera bitarte. Geroztik, antzerki, irrati eta zine dokumentaleko idazle eta zuzendari gisa lan egin du. Dokumentalista moduan, ekialdeko Alemaniako gizarteko klase behartsuen erretratuan oinarritu zen, 80ko hamarkadan, horma erori arte. Une horretatik aurrera, bateratzearekin biztanleria zibileko talde horiek izandako ondorio suntsitzaileenak erakutsi zituen pelikuletan. Azken urteetan, gai eta geografia gehiago landu ditu.

Atzera begirakoan Heiseren lanik garrantzitsuenetariko batzuk berreskuratu dira, lehen nahiz bigarren etapakoak. Mein Bruder lanean, Ekialdeko Alemaniako salaketak jorratuko dira; Eisenzeit lanean, herrialdean bateratzearen ondoren ezkutuan zen nazismoaren gaia landuko du. Hain zuzen ere, Alemania garaikidearen ideia konplexua eratzen lagunduko dute. Aldiz, Die Lage edo berriagoa den Gegenwart pelikulak azken etapakoak dira, eta alemaniar gizartearen gaineko beste begirada kritiko bat eskaintzen dute; hots, bateratze-prozesua zigilatuta, XXI. mendearen dimanika berrietan sartuko den Alemaniarena.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.