es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2013ko edizioa  |   a.o. - erdialdeko eskualdea  |  hautaketa batzordea
2013KO EDIZIOA

HAUTAKETA BATZORDEA

KOLDO ALMANDOZ

Koldo AlmandozKoldo Almandoz Donostian jaio zen 1973an. Kazetaritzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia dauka, eta zinemagile- eta kazetari-lanetan batera aritzen da. Idatzizko hainbat hedabidetan kolaboratzaile izan da, baita irrati-hedabideetan ere, eta duela 12 urtetik The Balde arte- eta kultura-aldizkariko zuzendaria da. Unibertsitate-ikasketak amaitu ondoren New Yorkera joan zen zinema-ikasketak osatzera. Han egin zuen bere lehen film laburra, Razielen itzulera (1997), eta egindako urte berean estreinatu zuen Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean. Ordudanik film laburrak eta dokumentalak egiten jarraitu du. Hauek dira bere lanik garrantzitsuenak: A dar ba kar (2000), Belarra (2002), Amuak (2004), Midori (2006), Columba Palumbus (2007), Msilale Wanawake (2012), Deus et Machina (2012) eta Hubert Le Blon-en azken hegaldia (2014).

Pelikula horiek estatuko eta nazioarteko jaialdi ugaritan eman dituzte, baita saritu ere, besteak beste honako hauetan: Canneseko Semaine de la Critique Festival, Rotterdam Film Festival, Shortshorts Mexico, Gijongo Zinema Jaialdia, Habanako Zinema Jaialdia, Sitgeseko Zinema Jaialdia, Teheran Short Film Festival, Kerala Film Festival, Tampere Film Festival, G-Niale German Short Festival, Roma Film Festival, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Zinebi, Cork Film Festival, Tanger Film Festival, Manchester Film Festival, Huescako Zinema Jaialdia, Alcala de Henareseko Zinema Jaialdia, Istanbul Film Festival, Valparaisoko Zinema Jaialdia, Cinemed Montpellier, Amsterdam Film Festival, Lyon Film Festival, Bogotako Film Laburren Jaialdia, Tirana Film Festival...

ÖZGE CALAFATO

Özge CalafatoÖzge Calafatok Politika Zientziak ikasi zituen Istanbulen, eta Kazetaritza Londresen. 1999tik kazetari-, editore- eta itzultzaile-lanetan aritu da hainbat aldizkaritan, gai hauek ardatz hartuta: argazkigintza, literatura, arte garaikidea, zinema, jazza eta bidaiak. Interprete eta erreportari gisa ere lan egin du hainbat argitalpen eta agentziatan, besteak beste BBC World Service eta The Wall Street Journal-en. Horrez gain, bost liburu idatzi eta gehiago itzuli ditu.

Calafatok Abu Dhabi Film Festival (ADFF) jaialdian lan egin du programazioko zuzendari gisa, eta SANADeko (ADFF‘s Development and Post-Production Fund) Hautaketa Batzordeko kide izan da. Beste hainbat jaialditan ere lan egin du, programak antolatzen eta aholkulari gisa, besteak beste honako hauetan: Documentarist (Istanbul), Doha Film Institute, The Arab Fund for Arts and Culture (AFAC), DokuFest (Prizren, Kosovo), Arabian Film Days (Oslo) eta Birds Eye View Film Festival (Londres). UAEren National Film Library and Archive proiektuaren zuzendari eta sortzaileetako bat da, eta baita altZine.net lineako literatura-aldizkariko eta altKitap.net e-book argitalpen-etxeko Argitalpen Batzordeko kide ere. Gaur egun Abu Dhabin bizi da eta hango New York University unibertsitatearentzat lan egiten du.

ALEXEI DMITRIEV

Alexei DmitrievAlexei Dmitriev Leningradon (SESB) jaio zen 1986an. Unibertsitatean Ingeles Hizkuntza eta Literaturako irakasle lizentzia lortu ondoren Tour de Film sortu zuen, Errusiako hainbat hiritan proiekzioak eta jaialdiak antolatu zituen enpresa bat. Zinemagile-ibilbidea 2005ean hasi zuen, Dubus film laburrarekin jaialdien zirkuituan sartu baitzen. Ordudanik zinema esperimentaleko zuzendari gisa lan egin du (2009an Abstract zuzendu zuen eta 2012an Hermeneutics). Bere pelikulak 300 jaialdi baino gehiagotan eman dituzte; garrantzitsuenak Tribeca, Annecy, Edinburgo eta Tamperekoak dira. Gaur egun Message to Man eta Directors Lounge zinema-jaialdietako aholkularia da.

GUILLERMO G. PEYDRÓ

Guillermo G. PeydróGuillermo G. Peydró zinemagilea eta Artearen Historiako doktorea da, eta Greenpoint Film Festival (Brooklyn, NY) jaialdian programatzaile lanetan aritu zen 2011n. Guillermo Peydrok, bere tesian, “arteari buruzko film-entsegua”ren teorizazioa proposatu du; horretarako, zinemaren eta arte bisualen arteko elkarrizketa kritikoaren formak aztertu ditu, XX. mende hasieratik gaur egun artekoak, eta baita forma horien aplikazio estetiko, akademiko eta politikoak ere. 2014ko martxoan New York University (NYC) unibertsitateko ACLA biltzarrean eta City College of New York eta Bard College (Bard, NY) erakundeetan lan horretako ondorioak aurkeztera gonbidatu zuten. Bere zinemaren abiapuntua maiz gurutzatu egiten diren artearen eta oroimen pertsonalen iraganeko irudi eta soinuen bigarren berrirakurketa da, nahiz eta gaur egungo materialak ere esploratzen dituen, batik bat martxan dauden sorkuntza-prozesuei buruzkoak. Arteari buruzko bere lehen bi filmak Las variaciones Guernica eta El jardín imaginario dira. Lehenbizikoan estatuak indarkeria zibilen kontra nola erabiltzen duen salatzen du; bigarrenean, ordea, gaia erabat kontrakoa da, Europako kulturari eta sormenari buruzko gogoeta egiten baitu. Biak Madrilgo Documenta jaialdiko 2012ko edizioan estreinatu zituzten, sail ofizialean, eta Europako, Ipar Amerikako eta Latinoamerikako zinema, museo, arte-galeria, unibertsitate eta kultura-zentrotan eman dituzte. Aurten, Gijongo Jaialdiak eta LABoral arte-zentroak egoitza artistikoa eman diote hirian, Gijon (sinfonía urbana) film laburra egiteko; film hori jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko dute.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.