es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2013ko edizioa  |   a.o. - erdialdeko eskualdea  |  epaimahaia
2013KO EDIZIOA

EPAIMAHAIA

Jem CohenCarlos Reviriego kritikaria, kazetaria, programatzailea eta irakasle zinematografikoa da. 1999az geroztik, El Cultural (El Mundo) zinema-saila zuzentzen du eta, 2007tik 2010era bitartean, Cahiers du cinéma-España aldizkariko erredaktoreburua izan zen. Egun, Caimán-Cuadernos de cine aldizkariko erredakzio-kontseiluko kidea da eta bere orrialdeetako’ ohiko kolaboratzailea; aldi berean, El Cultural zinema-saila koordinatzen du eta horko web orrian telebistako seriei buruzko bloga, To be continued…, argitaratzen du. Halaber, TAI Unibertsitate-Eskolako Zinema-Arloko zuzendari artistikoa da, non, estetika zinematografikoko klaseak ematen dituen, eta Madrilgo Zinema Alemaniarraren Jaialdiko Programazio-Batzordeko kidea da. Dos miradas a un territorio (2009) liburuaren egilea da eta hainbat liburutan parte hartu du, horien artean, Los poetas del cine (Litoral, 2003), Nouvelle Vague. Los caminos de la modernidad (Seminci, 2009) edo El universo de Clint Eastwood (Notorius Ediciones, 2010).

Jem CohenMads Mikkelsen zinema programatzailea da 2008az geroztik CPH: DOX –Copenhagen International Documentary Film Festival– munduko dokumentalen jaialdi garrantzitsuenetarikoan, nazioarte-mailan ezaguna den profilarekin eta munduko gainerako gertaera zinematografikoek errespetu handiz jarraitzen duten ez fikzioari dedikaturiko programarekin. Kopenhage eta Stockholmeko unibertsitateetan egin zituen zinema-ikasketak aldizka New Yorkeko Zinemagileen Kooperatiban laguntzaile gisa aritzeaz gain. CPH: DOX zinemaldirako programatzeaz gain, Mads Mikkelsen-ek Film Institute edo Zinemateka daniarrari lotutako programan parte hartzen du eta, aldi berean, zineklubak zuzentzeaz arduratzen da eta zinemari buruzko hainbat aldizkaritan eta argitalpenetan kolaboratzaile-lanetan aritzen da.

Jem Cohen Viva Paci: Ikasketa Zinematografikoko irakaslea izan zen École des Médias-en Quebeceko Unibertsitatearen baitan, Montrealen (UQAM, Kanada) eta Cinéma et images en mouvement Masterreko Programako zuzendaria. Montrealeko Unibertsitatean egin zuen Literatura eta Ikasketa Zinematografikoko doktoregoa eta Europako eta Kanadako unibertsitateetan irakasle bisitaria izan da. Zuzendari-kide izan da garrantzia handiko nazioarte-mailako konferentziatan eta frantsesez eta italieraz hainbat liburu idatzi ditu. Zinemaren historiari eta teoriari buruz idatzi dituen hainbat artikuluk Punto de Vista-ren gai nagusiak jorratzen ditu, esate baterako, zinema-entseguak, dokumental esperimentalak, etxean eginiko filmak, ez-fikziozko zinema-lanak, bidaiei buruzko filmak eta irlei buruzko filmak. Eta duela urte batzuetatik hona Webdocumentary-n egin du lan bere ikasleekin ikasketa-tresna gisa. Lehendik ere badu eskarmentua dokumentalen jaialdi bateko epaimahaikide gisa  Vues d’Afrique y Festival Présence Autochtone - Montréal First Peoples Festival.

Jem CohenChris Fujiwara zinema-kritikaria, programatzailea, kazetaria eta editorea da. Jerry Lewis (University of Illinois Press), The World and Its Double: The Life and Work of Otto Preminger (Faber & Faber) eta Jacques Tourneur: The Cinema of Nightfall (Johns Hopkins University Press) obren egilea da. Defining Moments in Movies (Little Black Book: Movies; Cassell izenez ere ezagutzen dena) antologiaren editore nagusia ere bada eta Undercurrent, FIPRESCIren (Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioa) zinema-kritikako aldizkariaren editorea ere izan zen. Fujiwara-k zinenari buruz aldizkari askorentzako idatzi du eta, baita, antologiak ere. Estetika filmikoari eta zinemaren historiari buruzko hitzaldiak eman ditu Tokioko Unibertsitatean, Yale-ko Unibertsitatean, Rhode Island-eko Diseinu Eskolan eta beste hainbat tokitan. 2012tik 2014ra bitartean, Edinburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen.

Jem CohenEric Pauwels Arteen eta Ikuskizunen Goi Mailako Institutuan –Bruselako INSAS– eszenografian diplomatua eta estudio erlijiosoen ikus-entzunezko laborategian lizentziatua da eta Zinematografian doktoretza du, Sorbonan egina Jean Rouch-en zuzendaritzapean. 1985tik 2008ra bitartean INSAS-en irakasle izan zen eta SIC-eko kide (Soinua / Irudia / Kultura: ikus-entzunezko antropologiako laborategia). Idazlea, antzezlanen egilea, ekoizlea eta dokumental ugariren zuzendaria da. 1976 eta 1983 bitartean, dantzari buruzko 10 dokumental etnografiko egin zituen. Gerora, hainbat film filmatu ditu, besteak beste, Violin Phase (1985), Un Film (1986), Face à Face (1988), Lettre à Jean Rouch (1992), Lettre d'un cineaste à sa fille (2002) edo Les Films Rêvés (2010), zeinarekin, 2010eko Cinéma du Réel-eko Epaimahai Gaztearen aipamen berezia jaso zuen.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.