MAENZA EXISTITZEN DA!

Isidoro Valcárcel MedinaAhazturiko probintziaren gerraren oihua bezala, aurten Punto de Vistaren Heterodoksiak atala harridura-markarekin dator. Tarte honetan ohikoa den moduan, oihu egin behar da. Norbaiten izena oihukatu, erreklamatze eta argira ateratze aldera. Azkenaldian asko hitz egiten da Maenzaz, baina nazioarteko zine jaialdietan oraindik ez da atzera begirakorik antolatu Berzosaren, Varcarcel Medinaren eta espainiar zinemagileen atal berean, Heterodoksiak izeneko honetan, aurreko edizioetan oihukatutako beste izen batzuen parean. 

Biografia labur-labur aipatzearren, Maenza Teruelen jaio zen 48. urtean eta Zaragozan hil 79. urtean soilik 31 urte zituela. Seguruenik bere buruaz beste egingo zuen (kalean hilik agertu zen etxebizitzaren lehen pisutik saltatu-erori ondoren). [José] Antonio Maenza (Jose kortxeteen artean jarrita sinatzen zuen), gazterik hildako beste artistak baino gazteagoa zela hil zen: Anibal Nuñez (43 urte), Aliocha Coll (42 urte), Eduardo Haro Ibars (40 urte), Pedro Casariego Córdoba (37 urte),… baina Francisco Casanova (18 urte) baino urte gehiagorekin. Horien guztien bizitza bezala, Maenzarena ere mitikoki goiztiarra izan zen, azeleratua, harekin harremana izan eta gertutik ezagutu zutenek kontatzen duten modura. Aitak koltxoiak saltzeko denda zuen, eta jakin badakigu ama gauza guztien gainetik maite zuela. Huescan egin zuen zerbitzu militarra, eta oso gaizki pasa zuen; askok diote Maenza lur jota atera zela. Hil eta gero utzitako nobela osatu gabe eta autobiografikoan, Séptimo medio indisponible izenekoan, era honetakoak utzi zizkigun: 

Onarekiko oso sentibera naiz eta edertasunarekiko are gehiago. Sentiberatasunarekiko sentibera. 

Luis Buñuelen hitzetan, burugabea adjektiboa izan da Maenzari buruzko ospera bidegabe igarotakoa, Calandan falangista batzuei aurre egiteagatik. Pertsona lotsagabea zela diote beste batzuek, errealitatearekin bat ez zetorrena, obsesio eta mania asko zituen, eta ospitale psikiatriko batetik bestera amaitu zuen. Vila-Matasek haren kleptomania gaixotia oroitzen du, bibliografiarekin paraleloa, eta beste batzuen liburuekin liburutegia osatu zuela kontatzen du. Pere Portabellak, berriz, haren hitz-jarioa gogoratzen du, aipuez eta hitzaldi politiko sutsuez betea. Zen bezalakoa izanda, Maenza inoiz ez zen oharkabean pasatzen. Amaitu gabeko lanaren idazlea-poeta. Batzuek harritu egiten dira bizitzako azken hilabeteetan izan zuen isiltasunarengatik, apaiz egin nahi baitzuen eta erretiratu, nahiz eta ahalegin hori ez zuen bete. Martin Virgil irakurtzen zuen, Primo de Riveraren lan osoak irensten zituen bezain laster, eta atsegin handiz irakurri zituen Althusser, Lacan edo Lautréamont-en liburuak. Maenza onartezina zela diote askok. Beharbada ondoen definitzen duen adjektiboa da. Javier Hernándezek egin zuen Pablo Pérezekin batera Maenza filmando en el campo de batalla biografia interesgarria, eta bertan haren inguruan oso ondo azaltzen du: 

Teruelgo adreilu hauskor hori bezalakoa zen, baina aldi berean filigrana mudejar ezin hobeak egiten dituena. 

Eta haren zinema, beste behin zentzugabea, adeigabea, ezin zen inoiz oharkabean pasatu, hain zuzen ere onartezina izateagatik. Soilik hiru filma egin zituen, baina amaitu gabe utzi zituen, oso gutxi proiektatuta. Haren zinema heterodoksoan ildo gutxi batzuk azaltzeko, Maenza Geografia aurkez genezake, pelikula bakoitza hiri ezberdinean egin baitzuen. Mapa batean txintxetak jarriko bagenituzke,  hiltzaile hain errepikakor eta iheskorraren hilketak ikertzen dituzten komisaria batean bezala, filmak egiteko lekuekin (gaztelerazko perpetrar hitza, euskarazko egin, aditzik onena da haren filmatze-lanen ekintzaz hitz egiteko) haren bizitza laburreko hiruki isoszelea osatzen da. 

Hasteko, Zaragoza 68. urtean, debutatzeko eskenatokia; Filosofia eta Letrak ikasi zituen, eta fakultate horretan El lobby contra el cordero lehen lana egin zuen. Ondoren, Valentzia etorri zen, Orfeo filmando en el campo de batalla (1968-1969)  bigarren filma filmatzeko hautatutako hiria; oso goiz hildako beste poeta batekin (Eduardo Hervás, 21 urte) lan egitera joan zen bertara. Eta, azkenik, hirukiaren erpinean, Bartzelona, hirugarren hiria, Hortensia/Beancé (1969) filmaren lekua, Cadaquesen eszena batzuekin. Garai hartako gauche divine ikus ahal izango dugu eta Azúa, Emma Cohen, Vila-Matas bezalako hiriko mugimendua. Azken horretan, gure Maenza mapa handitu dezakegu eta Japoniaraino iritsi, No antzerkiak eraginda, eszena askok giro piktorikoan herrialde hartara eramango baikaituzte. Laugarren hilketa, dagoeneko ezagutzen da, misterio gehiagorako, Zaragozara itzularazi zuen hilketa, oraingoan protagonista bakarrarekin. 

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.