Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2013ko edizioa  |   a.o. - eskualde nagusia  |  epaimahaiak
2013KO EDIZIOA

EPAIMAHAIAK

ANTJE EHMANN (ALEMANIAN)

Isabel Santos StrindbergFilosofia eta Literatura ikasi zuen Bochumeko Ruhr Unibertsitatean, Alemanian. 1992tik 1998ra Duisburgeko Zinema Dokumentalaren Jaialdiko taldeko kide izan zen, bai eta Oberhausengo Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko taldekoa ere. 1999tik 2014ra proiektu, pelikula eta instalazio asko egin zituen, Harun Farockirekin batera.

Komisariotzako zenbait proiektutan lan egin du, hala nola: Labour in a Single Shot, Veneziako Biurtekoan (Venezia, 2015); Haus der Kulturen der Welt (Berlin, 2015), MUAC (Mexiko DF, 2014), Tel Aviveko Arte Garaikidearen Museoa (Tel Aviv, 2013), Lumiar Cité (Lisboa, 2013), Max Mueller Institutua (Bangalore, 2013), Muzeum Sztuki (Lodz); Between Eye and Hand. Former Hotel Pythagoras (Samos, 2012); Serious Games. War – Media – Art, Mathildenhöhe (Darmstadt, 2011);The Image in Question. War – Media – Art, Carpenter Center for Visual Arts (Cambridge); Mass (2010); Harun Farocki. 22 films, 1968–2009, Tate Modern (Londres, 2009); Cinema like never before (con Harun Farocki), Generali Foundation (Viena, 2006), Akademie der Künste (Berlin, 2007).

Argitalpenen artean, aipagarriak dira: Labour in a Single Shot; Serious Games. War – Media – Art(coeditora), (Ostfildern, 2011); Harun Farocki. Against What? Against Whom? (editoreetako bat), (Köln, 2009); Cinema like never before (editoreetako bat), (Colonia, 2006); Geschichte des Dokumentarischen Films in Deutschland, Vol. 2, Weimarer Republik (editoreetako bat), (Stuttgart, 2005).

CLAIRE SIMON (FRANTZIA)

José Luis Cienfuegos (España)Londresen jaio eta Frantzian bizi izan da Claire Simon. Bere ibilbidea pelikula laburrekin (Scènes de ménage, starring Miou Miou, 1992) eta Récréations eta Coûte que coûte —antzerkirako moldatua— dokumentalekin hasi zen, aurrerapauso erraldoia Frantziako dokumentalaren mundurako. Fikziozko bere lehen film luzea (A Foreign Body, 1997) Cannesko Jaialdiaren sail paraleloan programatu zen.

Ondoren, zenbait dokumental zuzendu zituen (800 KM de difference / romance, 2001; Mimi, 2002);  Europar Parlamentuari buruzko fikzioaren eta dokumentalaren arteko pelikula bat (Ça c'est vraiment toi, Belforteko Zinema Jaialdiko dokumental eta fikzioaren Sari nagusia); antzezlan bat (Objets d'amour); eta fikziozko bi pelikula, biak Cannesko Errealizatzaileen Hamabostaldian aurkeztuak (Ça brûle, 2006, Les Bureaux de Dieu, 2008). Les Bureaux de Dieu pelikulak familia plangintzaren zerbitzuen mundura hurbiltzen gaitu, eta protagonistak emakumezko aktore frantses ezagunak dira (Nathalie Baye, Nicole Garcia, Béatrice Dalle, etc.); SACD saria jaso zuen Errealizatzaileen Hamabostaldian. 2013an fikziozko zinema zuzendu zuen (Gare du Nord, N. Garcia, Reda Kateb, Grançois Damiens eta Monia Chokri aktoreekin) eta dokumentala (Géographie humaine), bi pelikula Parisko Gare du Nord geltokiari buruz.

Ordutik hona beste bi dokumental luze egin ditu: Le Bois don’t les rêves sont faits (aretoetan estreinatzea 2016ko hasierarako aurreikusi da) eta Le Concours (2016ko udazkenean ikusiko da aretoetan).

JAVIER H. ESTRADA (ESPAINIA)

Eric PauwelsZine kritikaria eta programatzailea. Aldizkari hauetako erredakzio kontseiluko kide da: Caimán.Cuadernos de cine (Cahiers du Cinema. España zena) eta Secuencias. Revista de Historia del Cine. Liburu askotan argitaratu ditu bere artikuluak, hauexek nabarmenenak: Cinema Filipinas(Granadako Cines del Sur Jaialdia, 2010); Historia Mundial del Cine I. Estados Unidos II (Akal argitaletxea, Madril, 2012); Thomas Heise. Fragmentos de búsqueda (Olaf Möllerrek koordinatua. Punto de Vista Nazioarteko Jaialdia, 2013); World Film Locations: Barcelona (Intellect Books, Bristol, 2013); Nagisa Oshima (Donostiako Zinemaldia, 2013); Film Festival Yearbook 6: Film Festivals and the Middle East (St. Andrews Film Studies, 2014); Nuevo cine independiente japonés 2000-2015 (Donostiako Zinemaldia, 2015). Horrez gain, ziklo hauetako komisarioa izan da: Relatos del Bósforo. Estambul en el cine turco contemporáneo, Casa Árabe, Madril, 2010; etaAmir Muhammad, Punto de Vista Nazioarteko Mintegia, 2012. 2013az geroztik Lima Independiente Nazioarteko Jaialdiko programatzailea da (Peru), eta FILMADRID. Festival Internacional de Cine (Espainia) zine-jaialdiaren sortzaileetako bat eta programazioaren arduraduna. 

 

LUIS OSPINA (KOLONBIA)

J.P. Sniadeki (EEUU)Zinema ikasi zuen USCn eta UCLAn, eta ondoren Caliko taldean sartu zen, Carlos Mayolo eta Andrés Caicedorekin batera; Caliko zineklubaren eta Ojo al Cine aldizkariaren sortzaileak izan ziren 1970eko hamarkadan. Fikziozko 2 pelikula luze zuzendu —Pura sangre (1982) eta Soplo de vida (1999)— eta 7 dokumental luze egin ditu, bai eta hogei bat pelikula labur, dokumentalak eta fikziokoak, hala nola: Agarrando pueblo (1977), Carlos Mayolorekin batera; Andrés Caicedo: unos pocos buenos amigos (1986); La desazón suprema: retrato incesante de Fernando Vallejo (2003); eta Un tigre de papel (2007). Bere lanak sariak jaso ditu nazioarteko zenbait jaialditan: Oberhausen, Biarritz, La Habana, Sitges, Bilbao, Lille, Miami, Lima, Caracas eta Okzitaniako Tolosan. Eta museo eta zentro hauetan izan du ikusgai bere obra: Tate Gallery, Reina Sofía Museoa, Georges Pompidou zentroa, Jeu de Paume, San Francisco Museum of Modern Art eta Dokumenta Kassel. Egin duen azken pelikula Todo comenzó por el fin (2015) da. Gaur egun Caliko Nazioarteko Zinema Jaialdia zuzentzen du (FICCALI).

 

MARIA BONSANTI (ITALIA)

Christian Von Borries (Alemania)Florentziako Unibertsitateko Zinemaren Historiako lizentziaduna da. Arte erakusketetan eta zinema independenteko produkzioetan egin du lan zenbait urtetan. 2000. urtean, zinema jaialdiekin lankidetza lanak egiten hasi zen. 2012az geroztik Cinéma du Réel Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa da. Parisen du egoitza, Pompidou zentroan. Cinéma du Réel zuzendu aurretik, Florentziako Festival dei Popoli jaialdiko zuzendarietako bat izan zen; jaialdi hori Europako zaharrenetako bat da zinema dokumentalaren arloan. 2000tik 2008ra, Locarnoko Zinema Jaialdiaren antolakuntzan parte hartu zuen, besteak beste, pelikula esperimentaletan eta bideoartean espezializatua den Play Forward atalaren koordinazioan.  Zenbait jaialditako epaimahaiko kide izan da: Koreako Busan, Karlovy Vary, CPH: DOX, Turingo Zinema Jaialdia, IndieLisboa, DocAviv, edo Rencontres internationales du Documentaire de Montréal.

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información