Aurkezpena

Bere zazpigarren deialdian, X Films Proiektuak une honetan, Espainian, ez-fikziozko zineman, garatzen ari den zinema alternatibo, duin eta apurtzailearen onena adierazten duten hiru figura gazte hautatu ditu. 

María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak izan dira ezagutzera emateko eta jaialdian zehar Nafarroa oinarri geografikotzat harturik filmatutako entsegu-proiektua aurkezteko hautatuak. Hori da bete behar duten baldintza bakarra, gainerakoan, libre.

X films proiektuak Juan Huarte enpresariak eta mezenasak sortutako produkzio-etxearen ildotik jarraitzen du eta haren antzeko xedea partekatzen du, alegia, ziurgabetasunaren X abiapuntu izango duten abentura filmikoak finantzatzea eta babestea. Horretaz gain, Jaialdiak 2016rako hautatutako eta egindako proiektuaren, Velasco Broca-ren Nuevo altar filmaren mundu mailako estreinaldia ere hartuko du; bertan, Túbal-en figura mitikora hurbiltzen da eta pertsonaia horrek bere tribuarekin batera pasa zituen paisaiak eta lekuak erregistratzen ditu. 

X Films Proiektuaren zazpigarren edizioko hautaketa-batzordea Sergio Oksman zinemagileak, Iván Pintor zuzendari eta idazleak eta Víctor Candeias produktoreak eta zuzendariak osatuko dute. Horiek arduratuko dira zinemagileek jaialdian zehar proposatutako lanak aztertzeaz eta epaitzeaz. Zinemagile horiek, jendeari irekitako saio batean, euren lehenagoko obren zatiak aurkeztuko dituzte eta, beste saio batean, berriz, Nafarroan filmatutako dokumentalen proposamen berri horiek defendatuko dituzte.  

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.