Errealizatzaile gonbidatuak

Proyecto X Films

Lois PatiñoMaría Cañas (Sevilla, 1972)

“Artxiboko terrorista birjina, adimenen piromanoa eta bideopata, ikus-entzunezko ikonoklasta, basati mediatikoa…”, bere biografian horrela definitzen da, María Cañas-ek bideogerrilla bat darama aurrera, topikoetan eta generoetan sartuz haiek dinamitatzeko. Bere frontea “risastencia” da: kolore guztietako umorea eta konektatutako jende-andanaren jokoa matxinada-estrategia gisa edota, bestela, gutxienez, biziraupen espiritualeko estrategia gisa. Animalario TV Producciones zuzentzen du, birziklapenaren kulturara, apropiazionismora eta esperimentazio artistikora dedikaturiko tartea. Ez pribatizatzearen eta gure oroimen historikoa eta imajinarioa liberalizatzearen defendatzaile amorratua eta artxiboarekin, kultura-garapenerako tresnatzat, konprometitutako aktibista. Bere obra jaialdi, azoka, ekitaldi, arte-zentro, museo eta galeria nazional nahiz nazioartekoetan erakutsi du eta sari ugari jaso ditu.

Lois PatiñoPilar Monsell (Cordoba, 1979)

Errealizadorea eta muntatzailea. Distancias izeneko lehen lanarekin Herritarren Saria jaso zuen dei Popoli 49. Jaialdian 2008. urtean (Florentzia). 2012an Pan, Trabajo y Libertad film laburra egin zuen, eta Doc Lisboan estreinatu zen. Halaber, 100 jours Frantziako proiektu zinematografiko kolektiboarekin lan egin zuen + 46 pieza eginaz. Lehen film luzea África 815 izan zen, eta, horri esker, honako sari hauek eskuratu zituen: Márgenes Jaialdiko Banaketa Saria, Bilboko Zinegoak Jaialdian Dokumental Onenaren Saria, Bartzelonako Zinema Independentearen Jaialdian Platja D'Aro de L'Alternativa Panorama Saria eta CEME DOC Mexikoko Epaimahaiaren Aipamen Berezia. Horrez gain, nazioarteko jaialdi askotara iritsi zen; hala nola, Cinema du Réel, Doc Lisboa, Los Angelesko Zinema Emakumeen Erakusketa, "The Limits of our Gaze" New Yorken, e.a. 2014. urtean, Bartzelonako Laborategi Itzulgarria taldea sortu zuen beste batzuekin batera, zinema analogikoan sortzen eta esperimentatzen aritzeko. 2016. urtean, berriz, Cuidadoras de patios: lo íntimo-público argazkigintzako eta zinema analogikoko erakusketa-proiektua egin zuen, hurrengo film luzea izango zenaren lan-prozesuaren zatia bezala: Nisaiyat. Gaur egun, Dos sueños después film laburraren postprodukzioa amaitu du.  

Lois PatiñoOmar A. Razzak (Madrid, 1982) 

Jatorri siriarreko zuzendari kanariarra, Madrilen, Parisen eta Montrealen trebatua; zineman egiten du lan eta zinemaz bere hainbat hegaletatik gozatzen du. Batzuetan, filmak produzitzen ditu (Stockholm, 2014, Rodrigo Sorogoyen), beste batzuetan, muntatu egiten ditu (La Selva Inflada, 2015, Alejandro Naranjo). Paradiso izan zen zuzendu zuen lehenengo filma eta, ondoren, La tempestad calmada. Biek ere harrera ona izan dute kritikaren eta publikoaren aldetik.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.