Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2013ko edizioa  |   x films  |  hautaketa-batzordea
2013KO EDIZIOA

HAUTAKETA-BATZORDEA

Sergio Oksman

Marina Díaz LópezKazetaria, zinemagilea eta produktorea. Zinema Dokumentaleko espezialitatean irakaslea Madrilgo ECAM-en. Zuzendu dituen izenburuen artean, honako hauek leudeke: La Esteticién (2004), Goodbye, America (2006), Notes on the Other (2009), A Story for the Modlins (2012) eta O Futebol (2015). Bere filmak nazioarteko berrehun jaialdi baino gehiagotan ikusi dira, horien artean, Sundance, Donostia edo New Yorkekoan, eta 95 sari lortu dituzte, filmik onenarena barne, Varsovia, Karlovy Vary edo Clermont Ferrand-eko jaialdietan. Bere obra hainbat atzera begirakoren objektu izan da Estatu Batuak, Errusia, Txina, Espainia eta Brasilen. 2013an, Oksman-ek Goya Saria lortu zuen eta finalista geratu zen Europako Zinema Akademiaren Sarietan (EFA). 2016ko abenduan, Florentziako Festival dei Popoli Jaialdiak bere obraren atzera begirako osoa aurkeztu zuen.

Iván Pintor  

Marina Díaz LópezIkus-Entzunezko Komunikazioan doktoregoa egin zuen Universidad Pompeu Fabra Unibertsitatean eta CINEMA ikerketa-taldeko kidea da. Zinema Garaikideko irakaslea UPF Unibertsitateko Ikus-Entzunezkoen Graduan eta UPF Unibertsitateko Zinema eta Ikus-Entzunezko Garaikidearen Ikasketak Unibertsitateko Masterrean.  Programatzaile gisa, ziklo ugari zuzendu ditu CaixaForum-entzat eta, baita, Keinuen aldaketak zinema garaikidean (UPF, 2012) izeneko biltzarra ere. Museoetarako eta telebistarako ikus-entzunezko obrak egin ditu eta La Vanguardia egunkariko «Cultura/s» eranskinean idatzi ohi du; horretaz gain, klaseak eman ditu Italia, Kolonbia eta Argentinako unibertsitateetan. Bere idatziekin, berrogei liburu baino gehiagotan hartu du parte. Egun, bere zeregin akademikoa film luzetako gidoilari-zereginekin uztartzen du, esaterako, Lluís Galter-ek zuzendutako La Substància (2016) filmean.

Victor Candeias

María Zamora1990az geroztik, film laburren, dokumentalen eta bideo komertzialen produktorea eta zuzendaria izan da. Bere hainbat filmek sariak lortu dituzte jaialdietan, “D. Quijote” saria (Sozietate Zinematografikoen Nazioarteko Federazioa) barne, Night Story fikziozko ipuinagatik. Zinema-Ikasketetan Masterra dauka, MultiFilme proiektuarekin burutua, eta, baita, Un modelo para producir películas multivariantes y multilineales (2011) tesia ere, zinema digital esperimentalaren ikerketa-eremuan. Egun, Arteetan (Baliabide Digitalak) doktoregoa egiten ari da KU Leuven Unibertsitatean, Belgikan. 2002az geroztik, irakasle titularra da Lusófona Unibertsitateko (Lisboa, Portugal) graduazio-ikastaroan, dokumentaleko eta fikzioko irakasgaietan; eta DocNomads-Máster Erasmus Mundus nazioarteko ikastaroan, Film Dokumentalen Zuzendaritzan (2012az geroztik), non, ikastaroko zuzendari-kargua ere betetzen duen.

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información