Epaimahaiak

Rebecca Baron

Rebecca Baron

Rebecca Baron zine zuzendaria, komisarioa eta irakaslea da. Los Ángelesen bizi da. Bere entsegu zinematografikoengatik ezaguna da. Gaur egun komisario lanetan dihardu @SEAn, Los Ángeleseko Poetic Research Bureau diziplina antzeko programa. Bere lanak hainbat sari jaso ditu eta leku desberdinetan izan da erakusgai: Whitney Bienala, Documenta eta Rotterdam, Londres, Toronto, Oberhausen, Ann Arbor eta Nueva Yorkeko zinemaldietan. Rebeccak Guggenheim Foundation eta Radcliffe Institute for Advanced Study erakundeen bekak lortu ditu. 2000. urtetik CalArts-eko Ikus-entzunezko Programaren irakasle taldeko kidea da.

Fran Gayo

Fran Gayo

1997 eta 2009 urte artean, Gijongo Zinema Jaialdiaren programatzailea izan zen. 2010. urtean, Buenos Airesera joan zen BAFICIren taldean sartzeko, eta programazio-taldean parte hartu zuen 2017. urtera arte. Halaber, Buenos Airesen, EXPOTOONS animazio-jaialdia programatu zuen, CCEBAk ICCArekin batera antolatutako Espanoramas laginaz ere arduratzearekin batera. 2012az geroztik, Niemeyer Zentroko zinema programatzailea da, eta Donostia, Valdivia, Curtocircuito edo Limako Transcinema bezalako jaialdietan epaimahaikide izan da. Ourenseko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren (OUFF) zuzendari artistikoa izan da 2016ko eta 2017ko edizioetan.

Paolo Moretti

Paolo Moretti

Paolo Morettik Europako hainbat film-jaialdi eta -erakunderentzat egin zuen lan; besteak beste, Pompidou Zentroa, Espainiako Filmoteka, Cinemateca Portuguesa eta Cinéma du Réel. 2008tik 2011ra, Veneziako Mostrako zuzendari-laguntzailea eta egitarau-aholkularia izan zen. 2012an eta 2013an, Erromako Zinemaldiko egitarau-aholkularia izan zen (Cinema XXI), eta, 2012tik, FIDMarseilleko Hautapen Batzordeko kidea eta Visions du Réel zinemaldiko (Nyon) Hautapen Batzordeko kidea eta egitarau-aholkularia da. Lev Kalmanen eta Whitney Hornen “L for Leisure” erreportaje amerikar independentearen ekoizle elkartua da. 2014tik, La Roche-sur-Yoneko Nazioarteko Zinemaldiko eta Le Concorde zinema-aretoko zuzendaria da.

Nicolás Pereda

Nicolás Pereda

Nicolás Peredak 12 pelikula zuzendu ditu. Lagartijas tiradas al sol antzerki taldearekin eta Teresa Sánchez aktoresarekin lan egiten du. Bere lana hainbat jaialditan izan da erakusgai: Cannes, Berlin, Venezia, Locarno, Rotterdam eta Toronto; baita hainbat museotan ere: Moma, Guggenheim, Reina Sofía eta Pariseko Arte Modernoaren Museoa. Hogeita bost atzera begirako baino gehiago izan ditu jaialditan, filmotekatan eta artxibo zinematografikotan.

Celine Brouwez

Celine Brouwez

Céline Brouwez programatzailea da Belgikako Cinémathèque royalen, Bruselan (CINEMATEK). 7 urtez, Madrilgo Sofia Erregina museoan egin zuen lan, ikus-entzunezko eta erakusketa departamentuetan, eta La Casa Encendida eta CA2Mrentzat ere aritu zen programatzaile autonomo gisa. Bruselara itzuli ondoren, 2 urtez aritu zen lanean arte eta saiakerako zinema batean eta 2015ean CINEMATEKen hasi zen. Hango bilduma munduko hiru handienetako bat da. Programazio-lerro espezifikoa sortu du, arte garaikideak, Belgikan ikuspenik edo banaketarik ez duten eta azaleratzen ari diren nazioarteko zuzendarien lana eta beste kontakizun estetiko eta politiko marjinal batzuk biltzen dituena.Hori guztia, sarritan, artxiboekin elkarrizketan.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.