Aurkezpena

Gaurkotasunaz harago, zinemaren oroimena, zeharkako begirada, gogoetaren aldeko apustua. Lehenengo ediziotik, Punto de Vistak ulertu zuen jaialdi guztien erantzukizun nagusietakoa ikusleekin batera lan egitea dela, ikusleei zinemaren inguruko gogoeta eginaraztea eta zinemaren gaineko ezagutza sakontzea. Hori dela eta, jaialdiak, izenei, joerei, herrialdeei eta ildoei espazioak ireki dizkie, horiek astiro aztertzeko.

Hasiera-hasieratik, Punto de Vista jaialdiak erantzukizun jakin bati egin nahi zion aurre: ikusleentzako eginkizun didaktiko bat eskaintzea, eta zinemaren memoria ahaztua berreskuratzea. Retrospectivas atalak, horrela, erronka hori onartu zuen. Edizioz edizio, Punto de Vista jaialdiak klasikoak ezagutarazten ditu, eraikitze bidean dauden filmografiak eskaintzen ditu, edota eskola, joera edota zinematografia ezezagunak kaleratzen ditu. Atzera begirada horiek, beraz, jaialdiaren epizentro bilakatzen dira, eta horien bidez finkatzen da tonua, asmoa, edota espiritua.

Ziklo horiek egile jakin bat, herrialde bat edota joera bat izan dezakete hizpide. 2005eko edizioan, esaterako Raymond Depardon zuzendari eta argazkigile frantsesa izan zen protagonista; 2008an, berriz, Jem Cohenen lana aztertu zen. 2006 urtean, bestalde, Japonian oinarritu zen jaialdia. El Cine de los mil izeneko atzera begiradaren bidez, Japoniako dokumentalen azken 60 urteetako lan klasikoak berreskuratu ziren. Seigarren edizioan, Vigoren Kidetasunak atalean, Frantziako ez-fikzioaren azken hamarkada berriz aztertu genuen, eta James Benning-en funtsezkoa atalak Ipar Amerikako zinemagile esperimentalaren lana erakutsi zigun 2009an.

Beste ziklo batzuk antolatzeko, izendatzaile komunak erabiltzen dira: gairen bat, Urteurrena, efemeridea, edota gertakari historikoren bat. Ziklo horiei zeharkakoak deritze, eta dokumentalaren historia aztertzea dute helburu, zeharka bada ere. 2007ko atalerako saiakera-zinemagintza aukeratu zen gaitzat. La forma que piensa izenburupean, ziklo hori izan zen Espainia mailan saiakera-zinemagintzaren alorrean egin zen lehen atzera begirada, eta Europako lehenengoetarikoa. Bi urte geroago, 2009an, metrajearen eta eskuratzearen sasoia izan zen, La segunda vida de las imágenes zikloaren bidez.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.