Pio Caro Barojari Omenaldia

“Solo las nieblas otoñales que cubren los altos picos serán hoy lo mismo que ayer y mañana lo mismo que hoy”. Navarra, Las Cuatro Estaciones, Pío Caro Barojarena.

Denborari buruzko programak ezin zion horrelako aukera bikainari muzin egin, denborari buruzko ospakizun hirukoitza eta, baita, Nafarroarantz hurbiltzeko aukera ere. Lehenik eta behin, amaierako saio honekin, hil berria den Pío Caro Barojari omenaldia egin nahi diogu, dokumentalista etnografiko entzutetsuenetakoa eta gure paisaia eta tradizioa hurbilekoak zituena berau. Bigarrenez, aukera paregabea da Ten years older honen epilogo moduan Navarra Cuatro estaciones (Nafarroa, lau urtaroak) bere filmeko bi kapitulu proiektatzeko, zeina, inolako zalantzarik gabe, denboraren joanarekin gehien lotuta dagoen, eta, baita, horien egileari egindako argitaratu gabeko elkarrizketa sartzeko ere. Eta, azken datu gisa, aipatu, denbora biribilduz, 2005ean, Punto de Vista jaialdiaren lehenengo edizioan, bere obrari programa berezi bat eskaini zitzaiola. Horrela, hamarkada bat beranduago, arreta berriro harengan jartzean, hasi ginen puntu berean geldialdia egingo dugu, denboraren joana guk uste baino zirkularragoa izan daitekeela eta udazkeneko lainoak, berak iragartzen zigun moduan, hilezkorrak eta betierekoak direla modu ameslarian baina sendo frogatzeko.

87 urte zituela hil zen Pío Caro Baroja iazko azaroak 30ean. Udazkenean, berak gogokoen zuen urtaroan. Pioren iloba, Julioren anaia, Barojatarrenean familiako oroimenaren jagole izan zen; horren lekuko dira horri buruzko bere liburuak, gehienetan, gida formarekin: Guía de Pío Baroja. El mundo barojiano (1987) eta Itinerario sentimental (Guía de Itzea) (1997). Bera ere ez zen hizkietatik urrun ibili eta oroitzapen interesgarriak utzi zizkigun epistola forman; horietan, inguruan zuen jendeari zuzendu zitzaion, joanda zirenak barne: La barca de Caronte (Epístolas para la otra orilla) (1998).

Zuzenbidean lizentziatua, Mexikon bizi izan zen 53tik 56ra bitartean; han zegoela, zinemaren munduan murgildu zen kritikari gisa Claridades izeneko egunkarian eta gogokoen zuen zinemari buruzko liburu bat ere idatzi zuen: El neorrealismo cinematográfico italiano (1955) eta, 1957an, Estructuras fundamentales del cine argitaratu zuen, kritika zinematografikoen eta zinemaren estetikari buruzko bere iritzien bilduma bat.

Bere lehenengo urratsak, jada zinemagile gisa, Mexikon eman zituen; Manuel Altolaguirre, Emilio Fernández eta jatorriz alemaniarra zen Walter Reuter argazkilari eta dokumentalistarekin kolaboratu zuen. Han filmatu zituen bere lehenengo obrak, Carnaval de Tepotzotlán (1955) eta Fiesta Vasca en México (1956) film labur dokumentalak; hor, jada, sumatu zitezkeen bere filmografia izango zenaren lerro nagusiak.

Itzuli zenean, dokumental multzo zabala egin zuen NODO eta TVE-rentzako, 50etik gora Espainiako txoko guztietatik, batez ere, 1964az geroztik, bere anaia Julio Caro Barojarekin batera Documentales Folklóricos izeneko produkzio-etxea sortu zuenean. Gertaera hori benetako zinema dokumental etnografikoaren sorreratzat har daiteke gure herrialdean eta haiek aitzindaritzat. Telebistako obra horietaz gain, 40 film propio filmatu zituen eta, horien artean, Navarra, las cuatro estaciones (1972) eta Guipúzcoa (1980) nabarmentzen dira. Erdi Aroko gazteluak, Toledoko katedraleko beirateak, erromeriak, Greco, inauteriak eta deabru dantzariak bere begi begiluzeen eta kezkatien aurretik igaro ziren eta ez zuen atsedenik hartu –berak zihoen bezala– harik eta Caronte-ren batelera bere azken filmari ekiteko igo zen arte.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.