Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2016ko edizioa  |     |  errealizatzaile gonbidatuak
2016KO EDIZIOA

ERREALIZATZAILE GONBIDATUAK

Proyecto X Films

Lois PatiñoCarolina Astudillo (Santiago de Chile, 1975) kazetaria eta zinegilea da, eta Bartzelonan bizi da. Txileko Unibertsitate Katolikoko zine ikasketetako diplomaduna da, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sorkuntzaren arloko Masterra du. Carolinak ikerketa historikoan, dokumentalak sortzen eta idazkuntzan bete du bere lana,emakumeak eta memoria historikoa erreferentzia puntutzat hartuta. Irakaskuntzaren arloan, ikastaroak eta mintegiak ematen ditu dokumentalgintzaz, zinemaren teoriaz eta found footag-ez Txileko Santiagoko Unibertsitatean, Universidad Chileno Británico de Cultura, La Casa del Cine eta Bartzelonako Escola de Cineman. Bere dokumentalek sariak jaso dituzte zine jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan: De monstruos y faldas (2008), Lo indecible (2012) eta El deseo de la civilización: Notas para El gran vuelo(2014). Bere lehenbiziko lana, El gran vuelo (2014), jaialdi eta erakusketa askotan proiektatu da, eta sari ugari jaso ditu, esate baterako zilarrezko biznaga Malagako Jaialdian, Dokumental Onenari. Gaur egun El Descaro pelikula luzearen postprodukzioan eta Artemisia filmaren gidoaia lantzen ari da. 

 

Lois PatiñoXacio Baño (Xove, Lugo, 1983) Leongo Unibertsitatean ikasi zuen zinematografia, eta muntaian espezializatu zen. Lehenbiziko etapan film laburrak egin zituen, Estereoscopía y Anacos, esperimentaletik gertu dauden fikzioak. Ondoren, fikzioz kanpoko munduan barneratu zen, Entre el relámpago y el trueno bisagra-lanarekin. 2014an, Locarnon Ser e voltar lana aurkeztu zuen, eta hortik aurrera beste jaialdi askotan, Mar de Platakoan, adibidez, eta sari hauek jaso ditu: Canal+ saria; epaimahaiaren aipamena Clermont-Ferranden; Ikusleen Saria eta epaimahaiaren aipamena L’Alternativan; ASECAN Saria; eta epaimahaiaren aipamena Alcancesen. 2015ean bigarren aldi egin zuen Locarnon, Eco lanaren estreinaldiarekin; lan hori hautatu zuten Sevillako, Valdiviako eta Zinebi jaialdietan, eta azken honetan Lan Nazional Onenaren Saria jaso zuen. Gaur egun bi pelikula luzetan ari da lanean: Trote (honetarako egoitza artistikorako beka bat jaso du Donostiako Tabakaleran); eta Ana y el futuro, finantzanbideak lortzeko prozesuan dagoena.

 

Lois PatiñoVelasco Broca  (Amurrio, Álava, 1978) UCMko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna da. 16mm-ko pelikula laburrez osatutako trilogiak, Echos der Buchrücken (2001-2007) izenekoak 20 saritik gora jaso du, eta nazioarteko zenbait jaialditan egin dira emanaldiak: Cannes, Sitges, Torino, Estocolmo, Worldwide eta Belo Horizonte. Avant Pétalos Grillados (2007) nabarmentzen da, eta Slamdancen Epaimahaiak Pelikula Esperimental Labur Onenaren Sari nagusia eman zion, Urrezko Mélièsaren aipamena eta hautaketa Cannesko zinemagileen hamabostaldian. Cameo Mediak DVD-an argitaratu ditu bere lan guztiak, 2008a artekoak, idatzi digitalak, soinu konposizioak eta bideo-egunkariak bilduta. La costra láctea (2003) pelikula laburra ere CCCBk antolatutako DEL ÉXTASIS AL ARREBATO: 50 años de otro cine español izeneko antologiaren parte da. Val del Omar: elemental de España (Cameo Media-Museo Reina Sofía, 2011) edizioa gainbegiratu zuen 2010ean. Urte horretan (2010), Ion de Sosaren True Love lehen film luzearen produkzioan eta muntaian hartu zuen parte. Miguel Llansóren lehen pelikula, Crumbs (2014), ere muntatu zuen. Bost urtez Indian egon ondoren, 16 mm-ko formatura itzuli zen, Nuestra amiga la luna filmarekin eta Dioses autonómicos izeneko saila sortu zuen, Canódromo Abandonadorekin batera.

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de Navarra
Planetario de Pamplona
Museo Oteiza
Fundación Caja Navarra
Museo Universidad de Navarra
Filmoteca Española
Cineteca
Filmoteca Catalunya
Elías Querejeta Zine Eskola
Institut Français
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Conecta Ficción
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información