Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2016ko edizioa  |   atzera begiradak  |  
2016KO EDIZIOA


I. Evasión | La acumulación de memoria

1. EMANALDIA

Méditerranée 35.000 kilometroko poema da, eta irudiak trukatuz Mediterraneoa, hango errituak eta espazioak, memoria,… definitu nahi ditu. Irudi guztien erdi-erdian tenplu bat aurkitzen da: Bassae.

Bassae (1964) 8 min.

Méditerranée (1963) 42 min.
 

II. Encierro | La enfermedad y la isla

2. EMANALDIA

Eskizofrenia eta legenarra filmatzea. Ispiluko bi pelikula, laborategi farmazeutiko berak enkargatuak. Pollet-ek bi pelikula horien bitartez errealitatea eta fikzioa elkarren aurka jartzeko diptikoa sortuko du, irla gordeleku bezala hartuko du eta edertasunaren eta justiziaren kontzeptuak lekuz aldatuko ditu. 

Le Horla (1966) 36 min. 

L’Ordre (1974) 42 min.
 

III. Gestos | No se juega con el fuego

3. EMANALDIA 

Urari buruzko pelikula suari buruzkoaren aurka. Fabrika-itsasontzien agerraldiari buruzko filma, leviatan itsasontziena, ehun urtetik gorako fabriken desagerpenari buruzko filmaren aurrean, mitologia klasikoaren eta zientzia-fikziozkoen artean jarrita. 

Les morutiers (1966) 20 min. 

Pour mémoire (1979) 58 min.
 

IV. Testamento | La repetición del tiempo

4. EMANALDIA

Contretemps, testamentu-pelikula moduan sortua da. Pollet-en obra aukera berrietara zuzentzen du: bidaia mugiezin berri bati ekinez, zinemagilea bere filmografia aztertzen eta berriz hausnartzen hasiko da muntatze-mahaian, eta aurreko irudi guztiak esanahi berriko lan-material bihurtuko dira, etengabeko metamorfosian. 

Contretemps (1988) 100 min.
 

5. EMANALDIA 

Pollet-en azkeneko fikziozko filma. Ceux d'en face Contretemps-ko autorretratu sortzailearen kontraplanoa da. Bertan, emakume batek, zinemagileak berak Méditerranée-etik  egingo duen moduan, munduko irudiak berriz antolatzeari ekingo dio; horrela, faro-irudi gutxi batzuetatik abiatuta antolatuko ditu, eta horien inguruan gainerakoak planeten gisa grabitatuko dute. 

Ceux d’en face (2000) 85 min.
 

V. Objetos | Rehenes del mundo silencioso

6. EMANALDIA 

1989. urtean, Pollet-ek tren-istripu larria izango du, eta bizi guztirako Probentzako etxaldean sartuta geratuko da. Bidaiatzeko gai ez denez, etxetik atera gabe, haren filmografia gorenera eramango duten esperimentu erabakigarriak garatuko ditu. Haren karrerako garrantzitsuena eta lorpenik handienetarikoa Dieu sait quoi da, poesiaren egokitzapen zinematografikoa pentsatzeko funtsezko pelikula. 

Dieu sait quoi (1994) 84 min.
 

7. EMANALDIA 

Dieu sait quoi pelikula egin eta handik hamar urtera, Pollet-ek bere azken proiektua egingo du, hil ostekoa izango dena: han inguruneko objektuak mugimenduzko irudiaren bidez itxuraldatzen bazituen, hemen irudi geldiarekin, argazkiarekin egingo ditu. Jean-Paul Fargier gidoilari eta kolaboratzaileak amaituko du pelikula Pollet hil ondoren. 

Jour après jour (Jean-Daniel Pollet, Jean-Paul Fargier, 2006) 66 min.
 

CODA. Pollet, cineasta de nuestro tiempo

8. EMANALDIA

Jean-Daniel, parle moi encore! Jean-Paul Fargier-ek Cinéastes de notre temps serie ospetsurako Jean-Daniel Pollet-en inguruan egindako erretratua da; erretratu horren bitartez, Pollet-ek XX. mendearen bigarren erdialdean zinemaren historiarako zuen garrantzia berresten da. Punto de Vistak munduko estreinaldia aurkezteko ohorea izango du. 

Jean-Daniel, parle moi encore! (Jean-Paul Fargier, 2016) 58 min.

I. IHESA. MEMORIA METATUA

II. ITXIALDIA. ERITASUNA ETA IRLA

III. KEINUAK. SUAREKIN EZ DA JOLASTEN

IV. TESTAMENTUA. DENBORAREN ERREPIKAPENA

V. OBJEKTUAK. MUNDU ISILAREN BAHITUAK

VI. KODA. POLLET, GURE GARAIKO ZINEMAGILEA

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información