Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  aurreko edizioak  |  2017ko edizioa  |   a.o. - eskualde nagusia  |  epaimahaiak
2017KO EDIZIOA

EPAIMAHAIAK

ALAIN FLEISCHER (FRANTZIA)

Tourcoing, Paris eta Erroma artean bizi eta lan egiten du. Literatura, hizkuntzalaritza eta antropologia La Sorbonnen ikasi ondoren, Alain Fleischer irakasle-lanetan ibili zen hainbat unibertsitatetan nahiz arte, argazki eta zinema eskoletan. Académie de France / Villa Médicis saria eskuratu zuen 1985etik 1987ra bitartean. Berrogeita hamar bat lan literario idatzi ditu, Le Seuil, Gallimard, eta abarrekin argitaratuak. Halaber, genero ezberdinetako 350 bat pelikula zuzendu ditu (fikziozko film luzeak, pelikula esperimentalak, dokumental artistikoak,…), eta horiek honako hauek bezalako nazioarteko jaialdietan hautatuak eta sarituak izan dira: Cannes, Venezia, Locarno, Berlin, Montreal, Tesalónica.

Artista eta argazkilari gisa, banako erakusketen protagonista izan da leku hauetan: Holanda, Espainia, Italia, Kanada, Brasil, Argentina, Kuba, Japonia, Errusia,... Haren obra atzera begirako handi baten xedea izan da Maison Européenne de la Photographie-n, Parisen, 2003an eta 2004an. Gainera, haren pelikulak programatu dira Frantziako hiriburuko Centre Pompidou zentroan eta Galerie de France-n.

Kultura Ministerioak eskatuta, Le Fresnoy, sortu zuen, Arte Garaikidearen Estudio Nazionala, eta 1997an ireki zenetik bera da zuzendaria. Honoris causa doktorea da Quebec-eko Unibertsitatearen eskutik Montrealen eta Europako Giza Zientzien Unibertsitatearen eskutik (Vilnius).

VIVI TELLAS (ARGENTINA)

Vivi Tellas Argentinako antzerkiko erreferente garrantzitsuenetako bat da. Bere sendatzeko asmakizunek, Museo Proiektuak eta Biodramak, azken urteetan, eragin handia eduki dute antzerki-produkzioarengan. Visiting Profesor gisa gonbidatu dute seihileko baterako New York-eko Unibertsitatean. Teatro Sarmiento Antzokia zuzendu zuen 8 urtez eta, han, Biodrama Proiektua garatu zuen, antzerkian eta errealitatean oinarritua; arte eszenikoen zaindaria izan da Centro Cultural Recoleta zentroarentzako. Londres, Dublin, San Pablo, Bartzelona eta New York-en egin ohi du lana.

Zuzendari gisa egindako bere lanek antzerkiaren hegala bilatzen dute beti, La casa de Bernarda Alba obraren eszenaratze iraultzailetik hasi eta opera garaikidean zeharreko iragatea, John Cage probokatzailea eszenaratuz. Bere antzezlan dokumentaletako batzuk honako hauek dira: Mi Mamá y mi Tía; Tres Filósofos con Bigotes; Cozarinsky y su Médico; Escuela de Conducción; Disc Jockey; Mujeres Guía; Rabbi Rabino (New York); O Rabino e seu Filho (San Pablo) eta La bruja y su hija. 

ALEKSANDR BALAGURA (UCRANIA)

Kiev-eko Estatuko Unibertsitatean, Historia eta Gizarte Zientzien Sailean, graduatu zen (1981-1987). Urtebetez Historia eta Gizarte Zientzietako irakasle-lanetan jardun ondoren, Ukrainako Zinema Dokumentalaren Estudioan zuzendaritzako laguntzaile bihurtu zen Kiev-en eta hor egiten du lan 1989az geroztik zinema-zuzendari eta telebistako hainbat programen zuzendari gisa. 1998az geroztik, Genovan bizi da bere familiarekin. Zinemagile independente gisa, Kiev, Mosku, Paris, Torino, Lisboa, Tampere, Florentzia, Marseilla, Mexiko Hiria, Brusela, Delhi eta abarretako nazioarteko zinema-jaialditan parte hartu duten 20 film egin ditu.

TOBY LEE (ESTADOS UNIDOS)

Artista, antropologoa eta Zinema Ikasketetako irakasle laguntzailea da New Yorkeko Unibertsitateko Arteen Tisch Eskolan. Bideo, instalazio, perfomance eta marrazketa proiektuetan egiten du lan, eta haren lana honako hauetan ikusgai egon da: Locarnoko Zinema Jaialdia, Ann Arbor-eko Zinema Jaialdia, CPH: DOX, RIDM, Flaherty NYC, Mugimenduko Irudiaren Museoa (NYC) eta Whitney-ko Biurtekoa (2014), besteak beste. Tobyk Antropologiako eta Zinemako eta Ikusmen Ikasketetako doktoregoa egin zuen Harvard-eko Unibertsitatean, eta, bertan, Etnografia Sentsorialeko Laborategiko kide ere izan zen. Ikerketa-arloan, honako gai hauek interesatzen zaizkio: ikusmen-antropologia eta komunikabideen antropologia, instituzio kulturalen antropologia, herritar kulturalak, zinema zabaldua eta zaintzaren eta dokumentazioaren inguruko kulturak.

Honako zentro hauetako bekaduna da: Fulbright Fundazioa, Gizarte Zientzietako Ikerkuntzako Kontseilua, Dan David Fundazioa, Harvad-eko Unibertsitateko Zinema Ikasketetako Zentroa eta Flaherty Zinema Mintegia. 2012 eta 2014 urte artean, Collaborative Studio en UnionDocs: Centre for Documentary Art programaren zuzendaria izan zen, Brooklyn-en, NY. Haren filmografian ondorengoak aurki ditzakegu: Distance to Destination (2016), Single Stream (2014) eta Royal (2007).

DANIELE DOTTORINI (ITALIA)

Zinema-ikertzailea Calabriako Unibertsitatean, zinema-programatzailea eta kritiko zinematografikoa. Bere interes nagusiak teoria filmikoan eta zinema errealean oinarritzen dira. 2008az geroztik, Florentziako Festival dei Popoli Jaialdiko programatzailea da eta dokumental garaikidearen hainbat atzera begirako antolatu ditu (The Feeling of Being There. 1958-1964 - Seven years of Documentary Cinema (2009); Swimming in a Sea of Images: the Cinema of Isaki Lacuesta (2011); El documental y yo. The Cinema of Andrés di Tella (2012); Images of the verb to love: The Documentaries of Mary Jiménez (2015); The trades of Cinema: Homage to Sergio Oksman (2016).

Fata Morgana-ren argitaratzailea da eta Filmcritica eta Sentieri selvaggi-ko erredakzio-kontseiluko kidea. Per un cinema del reale. Forme e pratiche del documentario italiano contemporaneo (Udine 2013), Alain Badiou-ren zinemari buruzko idatzien bertsio italiarra (Del Capello e del Fango. Riflessioni sul cinema, Cosenza 2009) eta David Lynch, James Cameron edo Jean Renoir-en zinemari buruzko monografiak argitaratu ditu. 

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información