Alain Fleischer: Bi erretratu

Bere argazki-serie batean, Alain Fleischer zinemagile, argazkilari eta idazleak (Paris, 1944) erretratua biderkatzen duten islen jokoak konposatzen ditu: modelo baten Polaroid bat hartzen du, irudiari bistarazten uzten du eta lehenengo argazkiaren markoan islatzen den modeloari beste argazki bat ateratzen dio. Horrela, erretratu hedatua azaltzen du: denbora emakumearen aurpegian sumatu ezinezko moduan lanean ari dela harrapatzen duen argazkia, segundo batzuen tartearekin. «Argazkia jada ez da erreala dena jasotzen duen istant bat, erreala dena denborazko fikzioan baizik».

Saio honek Fleischer-en erretratu filmatura hurbiltzea proposatzen du, euren artean islatzen diren bi piezekin: bere autorretratua Contacts serierako argazkilari gisa eta Christian Boltanski artistaren saiakerazko erretratua, Fleischer-ek lehenengo pertsonan kontatua. Lehenengoa argazkigintzaren aurkikuntza horretan zeharreko ibilbide autobiografikoa izango da: irudiaren eta hitzaren bideen artean lehenengo zalantzetatik hasi eta objektuen, gailuen, fikzioen eraikuntza gero eta sofistikatuagora; emakumezkoaren gorputz biluziaren lehenengo argazkitik (bere arrebarena) hiri-arkitekturei buruzko bere proiekzio erotiko monumentaletara. Bigarrena, À la recherche de Christian B., bere lagun artistari, orduan hogei urte atzera ezagutu zuenari, aipamen egingo lioketen hainbat pieza biltzen saiatzen den kontaketa da, lehenengo pertsonan egina: film berrien edo garai batekoen irudiak, lekuen edo instalazioen irudiak, edota, besterik gabe, harengan pentsarazten duten irudiak. «Batzuetan, bera agertzen ez den irudietan aurkitzen dudanaren inpresioa dut, aldiz, bera agertzen den beste hainbat irudi badirudi berari ez dagozkiola. Hori bat dator gure topaketak izan zirenarekin.»

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.