Heterodocsias

Oteiza, zinemarik gabeko zinemagilea

Nola antolatu pelikula bakar bat ere egin gabeko zinemagilearen atzera begirakoa? Nola eratu haren ideiak pantailan azalduko dituen programa-seriea? Heterodoxo handiaren aurrean ote gaude? Filmik egin ez zuen norbait, ideia beti emaitza baino hobea zela jakinik? Punto de Vistan, erronkak maite ditugunez, amildegira bota eta arrisku bat hartu dugu; hau da, lau zinema-arratsalde betetzea Jorge Oteizaren existitzen ez den obrarekin.

Oteiza dela-eta

Bertsoa, mugako eskultura, ibilbide geografikoa, apostoluak, etxea,… eskultore, poeta, zinemagile, artistari edo, hitz batean, Jorge Oteizari eskainitako lehen saioen zinemagileek aurkezten dituzten zenbait inspirazio-motibo dira. Jaialdiko gure mentoreari, Jean Vigori, lapurtutako izenburuarekin, dela-eta horren bitartez, bihotzezko omenaldia egin nahi diogu, Oteiza bezalako zinemagileak, bere zinema ez izan arren, besteengan zinema egitea eragin duela erakustearekin batera. Hemen ez dira haren irudiari eta lanari buruzko dokumentalak erakutsiko, ez da haren bizitza eta mirariak azaltzen dituen zinema, baizik eta harengandik sorturikoa, autore bakoitzaren obra partikularrak ezartzeko, Oteizaren unibertsotik abiatutako zazpi begirada ezberdinetatik eratorritako obrak, nahitaez harengan geratu ez direnak. Oteizaren zinema da musa bezala, bi saiotan banatua; zinema pertsonala eta askea, zalantzarik gabe, berak ere egin nahi zuena.

Oteiza, ihes egiten duen gizona

“Zineman gizakia gordetzen da, umetan hondartzan zulo batean gordetzen garen moduan. Ezin da elkarrizketarik egin errealitate gogorretik ihes egin nahi duen egungo gizonarekin. Estatuan itxaroten badiogu, ez da etortzen. Nobelan bagaude, han ere ez da sartzen. Baina ihes egiten duen gizona zineman sartzen da. Beharrezkoa da ihes egiten duen gizon horri itxarotea, eta, han, zinemaren barruan, narrazio zinematografikoan, lagundu egin behar zaio”.

Honako hau da Orioko artistaren inguruan antolatutako hirugarren saioa, eta, bertan, haren artxiboko altxor filmiko handiak eta eskasak —eta, ondorioz, baliotsuenak— eskainiko ditugu. Jaialdiak neurrira egindako saioa da, inoiz erakutsi gabea, eta pantailan ikus ahal izango dira Oteiza berak filmaturiko bi superzortzi eta sormen filmikoari buruzko argibide eta ideiekin utzitako soinu-grabazioak, beste sorpresa hunkigarri bat edo  besterekin batera; hala nola, Oteiza Iru gabean euskaraz abesten, berak idatzitako abestia eta, ondoren, Oskarbi taldeak musika jarri ziona. Saioan batez ere bi soinu-fitxategi eta bi film eskainiko dira, Nestor Basterretxeak zuzendutako Operación H film laburraz gain. Azken film horretan, Oteizak ideia batzuetan eta egiterakoan esku hartu zuen. Gainera, azken obra bezala, garrantzitsua da saio honek proposatzen duenerako; alegia, artistak bozetoetan eta ideietan burututako zizakadura filmikoak ezagutzera ematea.

Oteiza eta ilargia

Oteizari eskainitako azken saioa izango da, euskal artista jaialdiaren aurtengo gaiarekin nahastuko duena, hegan egitea, eta kasu honetan irudien eta antzerkiaren bitartez. Hezur eta haragizko Oteizak hegan egitearen inguruko teoriak argituko dizkigu animalia hegaldun baten aurrean, zerua gogorarazten duen haitzulo baten barrenean edo hilerria hutsik dagoen aireportua dela bezalako ideietan. Oteizak asko hitz egiten zuen hegan egitearen inguruan, eta hainbat poema idatzi zituen; esate baterako, Sé que volaré poema ederra. Carlos Aurtenetxe poetak ondo esaten duen modua, “Oteizarengan dena da erorketa, baita hegaldia bera ere”. Eta helmugarik gabeko hegaldi horren amaiera bezala, ilargia. Bil Argi aurreindoeuropearra ikasten zuen Jorge Oteizarentzat eta ez hildakoen argia, egungo euskaran geratu den moduan, il argi. Haren ilargia zinematografikoagoa da, bil argi, mugitzen eta urruntzen den argia bezala itzulia, ilargi iheslaria, galaren jarraian azken filmean ikusiko dugun moduan: Nuestro siglo, Artavazd Pelechian-ena. Euskalduna eta armeniarra ezezagunerako hegaldiak elkartuta. 

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.