Aurkezpena

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioa 2018ko martxoaren 5etik 10era bitartean egingo da. Garbiñe Ortegaren lehen edizioa izango da lehiaketaren zuzendari artistiko gisa, iazko apirilean hautatua izan ondoren. 

Punto de Vistaren 2018ko programazioa Baluarten, Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditorioan, garatuko da, eta benetakoaren inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzatzea jorratuko da, DOKBIZIA izeneko atal berriaren bitartez. Jaialdiak atzerabegirakoa eta argitalpena eskainiko dio zinemagileen arteko korrespondentziari, eta hurbileko ingurunera gerturatuko da, Planetarioa eta Gaiarre Antzokia bezalako espazioetan jarduerak antolatuko baititu.  

Garbiñe Ortega zuzendari artistiko berriak eta haren taldeak Atal Ofiziala osatuko duten pelikulak hautatu dituzte. 12. edizio honetarako, 867 obra inskribatu dira. Horrez gain, jaialdiak palmaresko sari tradizionalak bere horretan mantenduko ditu: Punto de Vista Sari Nagusia Pelikula Onenarentzat, Jean Vigo Saria Zuzendaritza Onenarentzat, Film Labur Onenaren Saria, Publikoaren Sari Berezia eta Gazteriaren Saria.

Gasteizko Garbiñe Ortega komisarioak aurkeztuko duen jaialdiak hitzorduaren mamia sakonduko du abangoardiako dokumentalarekin: “nortasun misto eta hibrido handia duten proposamenen hausnarketarako eta erakusketarako lekua. Programazioak aniztasunaren eta heterogeneotasunaren aldeko apustua egin nahi du, hiru balio aldarrikatuaz: bizia dena, hibridoa dena eta arrunta dena. Era horretan, programazioan, atal ofiziala, atzerabegirakoa eta saio bereziak ez ezik, bestelako proposamen artistiko eta formatuetarako espazio garrantzitsuak ere izango dira; hala nola, hitzaldi performatiboak, pieza eszenikoak eta site-specific delakoak. Horietan, ikusmen-artistak, koreografoak, filosofoak eta zinemagileak bilduko dira erreala denaren formez (ber)pentsatzeko orainaren konplexutasunetik”. 

Urtean zazpi egunetan zehar, Iruña zinema dokumentalaren grabitazio-gune bilakatzen da. Mundu osoko produkzioak lehiatzen dira errealitatea ikuspuntu independentetik eta beharrezkotik harrapatzeko forma ezberdinekin. Modu horretan, atal ofiziala zinema ez fikzio garaikideko estilo eta erregistro mota guztietara irekita geratzen da. Aurreko denboraldiko onena jasotzen duen hitzordu zinematografiko nagusia egutegian, etorkizuneko apustu interesgarrienetariko batzuk ateratzen dituen aldi berean.

Lehiaketaren izpirituak ez du damutzeko deirik egiten: deitutako zinemagileak pelikula bakoitzarekin jada egindako bideetatik haratago joaten saiatzea eta konpromiso etiko argiarekin egitea. Hortik aurrera, askatasuna izango da edukian eta forman. Epaimahaiak kalitatea, orijinaltasuna eta, batez ere, gaitasuna aintzat hartuko ditu, Jean Vigok esaten zuen moduan, "begiak irekitzeko eta itxuretatik haratago ikusten laguntzeko".

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.