Avalanche

Punto de Vista Labs-ek hainbat artista bilduko ditu jaialdian elkarrekin sortzeko. Kasu honetan, Carlos Casas zinemagile eta artista gonbidatu du Avalanche#10 ikus-entzunezko muntaketa espezifikoa lantzera, soinu-bandarekin eta zuzeneko edizioarekin. Avalanchek Hichigh-era eramaten du ikuslea. Hichigh biztanlerik gabeko munduko hiri garaienetako bat da, herrialde ezezagunenetako eta urrunenetako batean kokatuta. Pamirren dago, Tajikistan eta Afganistan banantzen dituen mendilerroan; Pamir mendiak misteriotsuak bezain liluragarriak dira, eta tradizio zaharrenetako eta ongien kontserbatutako batzuen babeslekua. Avalanche site-specific motako proiektua da, kokapenaren, jaialdiaren edo hartzen duen lekuaren arabera sortu eta garatutakoa. Punto de Vistarako hamargarren “berraragiztapen” honetarako, AUDIOLAB soinu-departamentuko koordinatzaile den Xabi Erkizia soinu-artista eta musikariaren laguntza izango du.

Jaialdiak iraungo duen astean, Zitadelako bolborategia laborategi ireki eta saiakera-areto bihurtuko da, ikus-entzunezkoen inprobisazio-saioekin eta zuzeneko edizio-saioekin. Ostegunetik larunbatera zabalik egongo da eta martxoaren 10ean jende guztiarentzako amaiera-ikuskizuna eskainiko da. 

CARLOS CASAS

Carlos Casas Bartzelonan jaio zen eta Parisen bizi da, eta nazioartean saritutako zinemagile eta artista da. Zinema, artea eta etnografia interesatzen zaizkio eta bere lanak xehetasunez dokumentatzen dituen eta ikuslearen, kokapenen eta jendearen arteko lotura sortzen duten ikus-entzunezko esperientzia inguratzaileak eta kontenplaziozkoak dira.

XABI ERKIZIA

Soinu-artista, irratiko esataria, ekoizlea eta kazetaria da. Bere lanak pertsonen, soinuaren eta euskarri desberdinen ikerketa du ardatz. Hainbat egoeratako probak, soinu-instalazioak, grabazioak, musika-konposizioak, irratirako sorkuntzak, lankidetza-proiektuak edo taldeko inprobisazioak egiten ditu. Azken 15 urte hauetan, Europa, Amerika eta Asiako hainbat lekutan garatu du bere jarduera. 2000. urteaz geroztik, ERTZ Beste Musika Batzuen Jaialdiaren zuzendarikidea da. 


Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.