Hezkuntza Programa

Hezkuntza Programak izandako harrera onaren ostean, Jaialdiak ekimen honen apustua indartu nahi du. Izan ere, aurten, nabarmen handituko da, heziketa-jarduera gehiago izango baitira, batez ere haur eta gazteei zuzendutakoak. Ikus-entzunezkoak aintzat hartzeko eta haietaz sentikortzeko programa batzuen bidez ireki nahi dizkio ateak Punto de Vistak bere komunitateari; horrela, nork inguruan duen errealitateari begiratzeko tresnak emango zaizkio publikoari, pentsamolde kritikoa garatzen lagunduko zaio eta balio horiek eramaile bilakatuko dira haren ingurunean.

Bukatzeko, jaialdiak iragarri du Hezkuntza Programa hazi nahi duela; aurreko edizioan abiatu zuen ikusle berriengana irekitze aldera. Izan ere, aurten, nabarmen handituko da, heziketa-jarduera gehiago izango baitira, batez ere haur eta gazteei zuzendutakoak. Ikus-entzunezkoak aintzat hartzeko eta haietaz sentikortzeko programa batzuen bidez ireki nahi dizkio ateak Punto de Vista-k bere komunitateari; horrela, nork inguruan duen errealitateari begiratzeko tresnak emango zaizkio publikoari, pentsamolde kritikoa garatzen lagunduko zaio eta balio horiek eramaile bilakatuko dira haren ingurunean. Hezkuntza Programak hauek guztiak barne hartuko ditu: “Izan litezkeen hiri guztiak” tailerra, Maider Fernández eta Aitor Gametxo zinegileek emana; “Activísimo!” tailerra, Iván Argote artista kolonbiarraren eskutik; “Haurrentzako zikloa”, haurrentzako animazioko eta zine dokumentaleko film laburrak bilduko dituena; “Goizeko eskola-saioak”, proiekzioak eskainiko dizkiena hiriko ikastetxeei; “Zehar-irudiak”, Arantza Santestebanek eta Mari Luiz Estebanek ekarria; eta, bukatzeko, “Taller Dràc Magic” zine dokumentalari eta genero-ikuspegiari buruzkoa, Batxilergo ikasleentzat, Bartzelonako Dràc Magic kolektiboaren eskutik.

Informazio gehiago: produccion@puntodevistafestival.com

Mundu pixelatua

Drac Màgic kolektiboak antolatutako tailerra

Bizi garen munduari buruz dugun ezagutza sarritan formateatuta egoten da, irudi sinesgarriak osatzen dituzten kodeetatik abiatuta. Hedabideek etengabe eskaintzen dute ikus-entzunezko edukia eta zenbait arrazoibide baliozkotzen eta naturalizatzen dituzte, baina, bien bitartean, zinema dokumental eta ez-fikziozko garaikidearen parte handi batek zalantzan jartzen ditu errealitatea eraikitzeko mekanismoak eta gogorarazten digu irudien atzean beti dagoela norbait ikuspuntu jakin baten alde egiten ari dena.

Partaidetza dinamiken bidez ikus-entzunezkoen hainbat zati aztertuko ditugu narratibaren ikuspuntua eraikitzen duten prozedurez jabetzeko, prozedura horiek erabakigarriak baitira ikusle moduan hartzen dugun jarrerari begira.

Mundu pixelatua

Zehar-irudiak: Irudiaren eta hitzaren arteko intersekzioak

Irudiaren eta hitzaren arteko intersekzioak jorratuko dira mintegi honetan.  Non hasten da eta non bukatzen da irudia? Noiz bukatzen da hitza eta noiz hasten da ernamuintzen irudi bat? Arantza Santesteban aspalditik lan egiten ari da  kartzela-korrespondentziarekin. Haren ikerketa-ildo nagusietako batek kartzela-gutunak interpretatzea du ardatz nagusi irudirik gabeko mundu baten (“kartzela”) eta irudiz jositako beste baten ('kanpoaldea") arteko erlazio gisa. Gutun horien ahalmen adierazgarria aztertzen du bestela existitu ezin daitezkeen irudiak sortzeko orduan. Kartzela-gutunek ikus-esanahi paregabea dute, pertsonek komunikatzeko dituzten baliabide urrietako bat baitira. Ildo horretatik, gutunak ikusezintasun-erregimen bat hausten du, irudi-hari bat (idatzizkoak edo ez) irekitzen du bi mundu horien artean. Mari Luz Esteban antropologoa EHUn irakaslea da. Ikerketa-teknika desberdinekin lan egiten du antropologiaren esparruan. Azken ikerlanetako batean, gorputz-oroimenarekin eta eszenekin lan egin du. Horretarako, iraganean bizitakoa, militante gisa izandako bizi-esperientzia gogoratzera gonbidatzen du aktibista eta militante bat. Gorputz-kontuei lotuta bizitakoa gogoratzeko, kontatzeko modu horretatik, eszenak sortzen dira irudikatutako irudi moduan.   Baina, zer da egiaz irudi bat? Zein dira irudi baten eta hitz baten arteko zirrikituak?

Zehar-irudiak: Irudiaren eta hitzaren arteko intersekzioak

Zeinek galarazten du

Quién lo impide asmoen adierazpen bat da izenburutik bertatik abiatuta; nerabezaroari eta gaztaroari buruz dugun iritzia aldatzeko dei bat da, baina baita sorkuntza zinematografikoa ulertzeko modu bat ere: sortzeko era libre eta irekiago bat, baliabide gutxirekin eta lantalde txiki batekin, denbora asko eskainita, eta pertseberantziak eta jarrerak lagunduta.

Zeinek galarazten du
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.