Bizi garen munduari buruz dugun ezagutza sarritan formateatuta egoten da, irudi sinesgarriak osatzen dituzten kodeetatik abiatuta. Hedabideek etengabe eskaintzen dute ikus-entzunezko edukia eta zenbait arrazoibide baliozkotzen eta naturalizatzen dituzte, baina, bien bitartean, zinema dokumental eta ez-fikziozko garaikidearen parte handi batek zalantzan jartzen ditu errealitatea eraikitzeko mekanismoak eta gogorarazten digu irudien atzean beti dagoela norbait ikuspuntu jakin baten alde egiten ari dena.
Partaidetza dinamiken bidez ikus-entzunezkoen hainbat zati aztertuko ditugu narratibaren ikuspuntua eraikitzen duten prozedurez jabetzeko, prozedura horiek erabakigarriak baitira ikusle moduan hartzen dugun jarrerari begira.
Drac Màgic 1970ean sortutako gizarte kooperatiba bat da eta bere egiteko nagusia ikus-entzunezko kulturaren eta beraren erabilpena hezkuntza- gizarte eta kultura-ekintzetan ikertzea da. Haien ekintzaren erdian daude ikus-entzunezko komunikabideetan eta zinemagintzaren egiletzan emakumezkoen errepresentazioa eta, halaber, zinemagintzaren kultura, ezagutza- kritika- eta hausnarketa-esparru gisa bultzatzen duten ikus-entzunezko lengoaien sorkuntza.