Museum of Clouds

2018ko urrian, Museum of Clouds proiektua zela tarteko, mundu osoko artistak eta kontserbatzaileak bildu ziren Londresko Tate Modern museoan, azkeneko hamarkadan lanean aritu diren askotariko artistak eta zinemagileak konektatzen dituzten film, testuinguru eta figuretan esploratzeko. Hitzaldien eta proiekzioen zikloaren baitan izen handiko artisten lanak bildu ziren: Gabriel Abrantes, Basma Alsharif, Alexander Carver, Benjamin Crotty, Mati Diop, Beatrice Gibson, Shambhavi Kaul, Laida Lertxundi, Matías Piñeiro, Ben Rivers, Ben Russell, Daniel Schmidt, Ana Vaz eta Phillip Warnell. Eta Andrea Lissoni, Carly Whitefield eta Raoul Klooker aritu ziren komisario lanetan, Garbiñe Ortegaren laguntzarekin. Orduan, kontserbatzaile gonbidatuak Mark Peranson, Andréa Picard, Aily Nash, Natxo Checa, Garbiñe Ortega eta María Palacios Cruz izan ziren.

Prozesuan dagoen proiektu gisa planteatu izan da beti Museum of Clouds. Proiektu porotsu eta malgu bat. Irudimenezko espazio ibiltari bat, zinema mota jakin batean azkeneko urteetan marrazten joan den paisaia pentsatzen laguntzen diguna. Oraingo honetan, Museum of Clouds Punto de Vistara dator, programaziotik zinema eginez paisaia horri forma ematen dioten pertsonen lanari eta kontserbazio jarduerari erreparatzeko.

Proiektuaren bertsio honetan, kontserbatzaileen hainbat bilera egingo dira, eta baita aurkezpen publikoak ere, arte/zinema erakundeek eta jaialdiek elkarrekin lan egiteko modu desberdinen inguruan hausnartzeko eta era horiek partekatzeko. Aztertuko da nola eraikitzen ditugun gure audientziak, eta nola gidatzen ditugun gure programazioan barrena. Nola indartzen den komunitate bat programazio baten inguruan. Eta hausnartuko da ziklo batera gerturatzeko garaian sorkuntzarekin, kontzeptuekin eta semantikarekin zerikusia duten gaien inguruan.

Oraingo honetan, lanbide honetako hiru profesional handi bilduko dira gurera: Dennis Lim, New Yorkeko Lincoln Centerreko Film Societyko programazio zuzendaria; Eva Sangiorgi, Viennaleko zuzendaria (Vienna International Film Festival); eta Edwin Carels, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdiko programatzailea. Ohore handi bat da haiek gurekin egotea.

Komisarioak: Garbiñe Ortega eta Tate Film (Andrea Lissoni, Senior Curator International Art/ Carly Whitefield, Assitant Curator, Film).

 
Edwin Carels

Edwin Carels Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdiko (IFFR) zinema komisario eta programatzailea da. Ikusmen arteei, zinemari eta animazioari buruzko hainbat saiakera argitaratu ditu, eta irakasle eta ikertzaile da KASK / HoGent eskolan (University College Ghent – Arte Ederren Fakultatea). Carelsek programa bat egingo du Museum of Clouds ekimenaren barruan, Tate Modern gunearen proiektu baten lehenengo egoitza ibiltaria izango den Punto de Vista jaialdian. Proiektuaren helburua arte eta zinema erakundeen eta jaialdien artean lan egiteko dauden hamaika moduei buruzko gogoeta egitea izango da.

Dennis Lim

Dennis Lim Lincoln Centerreko Film Societyko programazio zuzendaria da, eta bertan New Yorkeko zinema jaialdiko eta New Directors/New Films jaialdiko hautaketa batzordeetan parte hartzen du, baita urteroko errepertorioa eta zinema jaialdietako programazioa gainbegiratu ere. Limek gure ikusleriarekin berak parte hartzen duen hainbat kurazio-proiektuen berri emango digu.

Eva Sangiorgi

Eva Sangiorgi italiarrak 2004. urtetik darama film programmer gisa lanean. Esperientzia zabala du Latinoamerikan eta, bereziki, Mexikon; han FICUNAM sortu zuen (Mexikoko Unibertsitate Nazionaleko Nazioarteko Zinema Jaialdia) eta haren zuzendari izan zen 2011 eta 2018 artean. Gaur egun, Viennaleko (Vienna International Film Festival) zuzendaria da, eta Museum of Clouds ekimenaren barruan, Punto de Vista jaialdiko ikuslegoarekin bere lana ulertzeko moduari buruz hitz egingo du.

Museum of Clouds Museum of Clouds
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.