Ixiar Rozas y Rafael Martínez del Pozo

Ixiar Rozas Elizalde. Idazlea. Ahotsaren eta hizkuntzaren materialtasuna lantzen du. Bere liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan argitaratu dira: Negutegia (2006-2009), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015), Beltzuria (2014-2017), 20.20 (2016). Arte Ederretan doktorea, arte hezkuntzako irakaslea eta Azala espazioko kidea da egun.

Rafael Martínez del Pozo. Musikaria: aire zabaleko soinuen eta soinu anplifikatu edo grabatuen antolatzailea  Orain Protomúsica tailerra eta A A Tigre abesti proiektua lantzen ari da. Hainbat artistarekin kolaboratzen du; besteak beste, E. Collado, L. Alvarez, M. Borthwick, A. Urra, B. Fluxá, F. de La Flor, edo I. Rozasekin. Castro de Cepedan (Leon) bizi da eta bertan lan egiten du, Grabaciones de Campo izena duen bere soinu estudioan, 2009az geroztik.

MAPA EZ DA PAISAIA

Entzumenaren mugan xuxurlatzeko ekintza.

Xuxurla ahotsaren modalitate bat da.

Ahotsa estuki lotuta dago subjektu bihurtzeko ditugun moduekin. Ahotsa eta ahoa, ahotsaren organoa, zeinaren gainazaletan eta mugimenduetan hainbat ahozkatze eta ahoratze gertatzen diren.

Batzuk entzuten dira. Beste batzuk entzumenaren mugan kokatzen dira. Eta beste batzuk isiltasunean.

Xuxurla sedukzioarekin, sekretuarekin eta konspirazioarekin erlazionatzen da. Edo arindu nahi den zerbaitekin. Intimitatearen eta intimidazioaren artean kokatzen da. Izan ere, hitz xuxurlatu bat ekintza sentsual bat izan daiteke, baina gure beldurrik ezkutuenekin ere konekta gaitzake.

Eta, aldiz, mihi xuxurlariak arnasketa hitzera eta hitza arnasketara gerturatzen ditu.

Eta xuxurla espaziora eramatea, soinutu: hor sortzen da agian irudia.

Eta hitzen zentzua beste nonbait kokatzen da, bere ihespuntuan, bere paisaian.  

Eta hitzek hainbat lengoaia zeharkatzen dituzte, bata bestearen atari direnak, pasaleku direnak.

Izaki sigi-sagatsuak gaua zeharkatzen.

Susurro zuzuro zuzuri zuzura zuxurla xuxurla.

Ia esan bat, ia entzun bat.

Ixiar Rozas y Rafael Martínez del Pozo Ixiar Rozas y Rafael Martínez del Pozo
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.