FILMEN BILATZAILEA | ![]() |
---|
ALBISTEAK | ![]() |
---|
2021.03.26
Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoaren lizitazio prozesua zabalik
2021.03.20
Punto de Vista 2021eko sarituen zerrenda
2019KO EDIZIOA |
---|
Marie Losier
Marie Losier artista frantziarra ezaguna da 16 mm-tan egiten dituen abangoardiako musikari eta zinemagileen erretratu poetikoengatik. Dokumentalaren konbentzioez harago doazen lan horiek jorratzen dituzten gaiei buruz bezain beste informazio ematen dute sortu dituen pertsonari buruz: aro digitalean zinema analogikoa egiten duen irudi sortzaile bat, besteekin sortzeko bulkada eutsiezina duena. New Yorken bizi da aspaldi, 1994an pintura ikastera iritsi zenetik; bertan, laster sartu zen geroago bere koadroetan agertuko ziren pertsonaia ospetsuen orbitan: dekoratuak diseinatu zituen Richard Foremanentzat eta Mike Kucharrekin ikasi zuen 16 mm-tan errodatzen, Millennium Film Workshop delakoan. Losierrentzat belaunaldien arteko lotura horiek zinemak sormen artistikoaren eta lankidetzaren espiritu mugagabea bideratzeko duen gaitasunaren eskutik doaz. Losierren obra zinez pertsonalen bildumako lanek, erretratu intimoetatik hasi eta berak sorturiko jantzi eta dekoratuekin eginiko performance filmetara, musika bideoetara eta genero narrazioetara, badute ezaugarri komun bat: erritmoari eta eskuz eginiko konposizioei eskaintzen dien intuiziozko arreta.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información