Inaugurazioa - "Zumiriki"

ZUMIRIKI
Oskar Alegria, Espainia, 2019, 122'
Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du Arga ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Zumiriki —ibai erdiko uhartea esan nahi duen euskal hitz zaharra— memoriaren naufragio bat da, lau hilez baso batean bakartuta bizitzearen esperientzia, lagun bakartzat harturik bi oilo, baratze txiki bat eta 11 ordu, 36 minutu eta 23 segundotan betirako gelditu den erloju bat. Kamera ilun baten antza duen aterpeak irudiak eta hitzak erregistratzen ditu, haiek desagertu aurretik. Halaber, beste denbora eta leku batean, Euskal Pirinioetako txaboletan bakardadean bizi diren artzainen azken gauen bilduma bat erregistratzen da.

Oskar Alegria. 2013tik 2016rako tartean Ikuspuntu Nazioarteko Zinema Dokumentalaren zuzendari artistikoa izan zen Iruñea-Nafarroan. “Las ciudades visibles” izeneko argazki proiektuaren egilea da, eta Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Gidoigintza Masterrean dokumentalen gidoigintza irakaslea da. Bere lehendabiziko luzemetraian, Emak Bakia Baita, Lapurdiko kostaldeko etxe baten historia kondatzen du, Man Ray artistak bere film laburra Emak Bakia filmatu zuen etxe misteriotsuarena. 70 festibaletan parte hartu zuen eta 17 aldiz saritua fortunatu zen. Zumiriki bere azken lanaren bidez, Veneziako Mostraren azken edizioan estreinatu zena eta Las Nuevas Olas - No_Ficción saileko film onenaren saria irabazi duena Sevillako Nazioarteko Zine Jaialdian.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.