Hila Peleg

UNCUT: GORDON MATTA-CLAR-EN FILM ARTXIBOARI BURUZ
Hila Pelegen hitzaldia

Gordon Matta-Clark (1943-1978) artistak arkitektura izatez dinamikoa zela uste zuen, sistema sozial eta politiko handiago baten parte, etengabe aldatzen ari diren ekonomia, kultura eta ingurumenaren arloko faktoreek baldintzatua. Desindustrializazio orokortuaz eta hiri berrikuntza deitutakoaz geroztik gertatzen diren kontraesanen behaketa zorrotzak elikatu zuen bere erantzun artistiko kritikoa. Matta-Clarken lan adierazgarriena utzita eta erortzear dauden eraikinetan eginiko ebakidura zorrotz eta monumental batzuk dira. "Eraikuntzako mozketa" horiek erakusten dute auto-zehaztuak diren espazio, egitura eta sistema alternatiboak ezartzeko banakoen eta taldeen ahala. Matta-Clarkek jardun dokumental landu bat asmatu zuen bere esku hartze arkitektonikoaren faseak eta dimentsioak irudikatzeko, eraikinak eraldatzeak eta ondoren botatzeak berarekin dakarren muturreko ekintza fisiko eta energetikoa transmititzeko bitarteko gisa. Hila Peleg kuradoreak berriki eginiko erakusketa proiektua aztertuko du eta film arraroen bideo originalak eta bobinen edukia aurkeztuko du, besteak beste, Arkitekturako Kanadar Zentroko Gordon Matta-Clark Artxiboko lanaren ebaketak, hartzeak eta edizioak.

Hila Peleg kuradorea eta zinemagilea da. Arestian, banakako erakusketen, eskala handiko erakusketa kolektiboen eta diziplina arteko kultur ekitaldien komisarioa izan zen arte bisualen, zinemaren eta arkitekturaren arloetan. 2010 eta 2014 artean, Berlingo Foro Dokumentalaren zuzendari artistikoa izan zen. Berriki, documenta 14 egitasmoaren kuradorea izan zen. "A Crime Against Art" (2007) eta "Sign Space" (2016) dokumentalak zuzendu zituen, "Documentary Across Disciplines" liburua editatu zuen eta gaur egun kuradore lanetan ari da Berlingo Haus der Kulturen der Welt erakundean.

Hila Peleg Hila Peleg
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.