Foley Tailerra

Ikus entzunezkoari buruz hitz egiten dugunean, normalean beti irudia nagusitzen da soinuaren aurrean. Hala ere, istorioaren sinesgarritasuna, hein handi batean, soinuaren dimentsioan oinarritzen da. Horregatik tailer hau soinuaren perzepzioa eta sorkuntzaren inguruan ardazten da. Izan ere oso gutxitan erreparatzen diegu soinu banda bat osatzen duten soinu guztiei. Horregatik tailer honetan ez dugu bakarrik pelikula bat entzuten irakatsiko baizik eta zinema sekuentzia baten soinu banda elkarrekin sortuko dugu ere. Partehartzaileek soinuak modu sortzaile eta irudimentsu batean sortu ahal direla ikusiko dute. Izan ere gehienetan, irudian ikusten ditugun objektuekin zerikusirik ez duten beste tramankuluak erabiltzen dira soinu efektuak sortzeko.

Pixelatu 

2018an, Nerea Ganzarainek eta Estibaliz Urresolak Pixelatu kolektiboa sortu zuten, eta bertatik ulertzen dute ikus-entzunezko sorkuntza eta sorkuntza zinematografikoa tresna baliagarria dela elkarrizketa, herritarren parte-hartzea eta eraldaketa soziala bultzatzeko. Hainbat tailerren bidez —stop motion tailerrak edo Foley tailerrak, adibidez – zinemara hurbiltzeko modu dibertigarri eta atsegin bat proposatzen dute, ikasteko, partekatzeko eta irudimena pizteko gogoa duten haur, gazte eta helduentzat.

Informazio praktikoa: Martxoaren 6a, larunbata, Mendillorriko Civivox. Bi saio: 11:30-13:30, 7-9 urteko haurrentzat, eta, 17:30-19:30, 10-12 urte bitarteko haurrentzat. Bi saioetan 5 bikoterentzako plazak daude (haur bat, heldu baten laguntzaz) Izen ematea Civivox Sarearen bidez.

 Foley Tailerra  Foley Tailerra
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.