Kartela

LAS COSAS QUE NO FUERON TAMBIÉN SON 
Punto de Vista jaialdiaren 15. edizioaren irudiak errealitate ugaritasunaren ideia irudikatzen du. Dani Sanchisen proposamenak bost kartel biltzen ditu, paisaiarekin eta naturarekin erlazionatzeko modu berriak marrazten dituztenak, beste pertsona batzuekin eta beste toki batzuetan egoteko aukerak zapuztu dituen urte honetan. Diseinuek Joseba Sarrionandiaren olerki baten bertso bat dute osagarri ("Ez diren gauzak ere badira"). Bertso horrek inspirazio gisa balio du eta erreferentzia egiten dio debeku eta ezeztapenez beteriko eta bestearekin egoteko espazioak eta moduak birkonfiguratu dituen egungo garai honi.

Dani Sanchisek (Dénia, 1976) 2002an sortu zuen bere diseinu, komunikazio grafiko eta ilustrazio estudioa, batez ere kartelen diseinuan, liburuetan, identitate korporatiboan, komunikazio grafikoan, brandingean, sarean, ilustrazioan eta collagean espezializatua. Batik bat kultura-esparrurako, zinema-sektorerako, argitaletxeentzako, prentsarako eta marka komertzialentzako proiektuak egiten ditu. Hauek dira bere premisa nagusiak: koherentzia, funtzionaltasuna, xehetasunen zaintza handia eta gizarte-erantzukizuna. Ezinbesteko komunikabide eta komunikabide agortezin gisa ulertzen du ikusmenezko hizkera. Sanchisen jarduera gauza hauetan datza: paseatzea, behatzea, aurkitzea, aztertzea eta egitea edo ez egitea erabakitzea, erresistentzia-baliabide gisa. Diseinatzaile grafikoaren lana artista plastikoarenarekin uztartzen du. Arlo horretan collage eta assemblage teknikak erabiltzen ditu piezak egiteko. 

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.