Elia Urquiza (Iruña, 1979). Lehenbiziko dokumentala, De Carmen a Carmen, UABko Sortze Dokumentalen Masterrean zuzendu zuen. Ordudanik obra ugari idatzi, zuzendu eta editatu ditu, maiz dokumentalaren eta fikzioaren arteko lerroa gaindituz. 2005ean Entre el dictador y yo dokumental kolektiboan parte hartu zuen. 2006an, Historia de un niño obran, bere bi zuzendari gustukoenei, Victor Erice eta Abbas Kiarostamiri, omenaldia egin zien, Bartzelonako CCCBko bere erakusketa komunean. 2007an La Caixa fundazioaren beka bat irabazi zuen eta, horri esker, Kaliforniako CalArts zinema zuzendaritzako programan sartu zen; han, fikziozko zinemaren aukerekin jolas egin du. 2010ean Nafarroako Kultur eta Turismo Mintegiko beka bat irabazi zuen eta, hala, orain, graduondoko ikasketak amaitzen ari da Los Angelesen, Monte Hellman zuzendari duela.
Gaur egun, publizitatea zuzentzen ari da Estatu Batuetako latindar merkaturako, eta bere lehen film luze dokumentalaren (Next) ekoiztu osteko lanak egiten ari da.