Iragankortasunaren iraunkortasuna

Gaur egun, gizateriak bere burua erretratatzen du, eta inguruan duena erregistratzen du egunero. Gizarteari eta egunerokotasunari buruzko ikus-entzunezko inskripzio hain handia egiten du, ezen haren mugak ikusezinak baitira. Erregistro digital, desberdin, amorfo eta guztiz kaotikoa da, non hutsalkeria eta garrantzizkoa etengabe gurutzatzen dira; formatu estandarizatuek ez dute eragozten aldi berean ustekabeko adierazpen ugari sortzea. Inskripzio azkar eta aldakorra da, iragankorra eta landugabea, eta askotan ohartu ere ez da egiten inskripzio bat dela.

Zinemagileak, gaur egun, beste pertsona batzuek sortutako irudien ozeano amaigabe baten erdian daude, eta ozeano horretatik duela hogei urte ia existitzen ez ziren kontuak azaleratzen dira. Praktika dokumentaletarako funtsezko galderak dira, irudi horiek lotura estua baitute errealitatearen irudikapenarekin. Nola irudikatu herritarrak, asko, dagoeneko, beren burua irudikatzen ari badira? Non kokatu zinemagile gisa, «mundu guztiak» filmatzen badu? Zer erlazio sortu da zinemaren eta ikus-entzunezko lengoaia amateurraren artean? Zer esan nahi du zinema dokumentalarentzat orainaldiaren artxibo handi horrek?

Zenbait zinemagile eta artistek paradigma garaikide horiei heldu diete, eta sare sozialen artxibo amateurra arakatu eta birmuntatu dute, apropiazio-zinemaren historia berrituz. Horien lanek osatzen dute Iragankortasunaren iraunkortasuna fokua. Interneteko artxibo-filmak dira, sareko magman murgilduz sortuak: bertako zatiak aukeratuz eta berrantolatuz, horietan esku hartuz eta horien artean konexioak, patroiak, hariak eta identitate kolektiboak aurkituz. Obra horiek izaera iragankorreko irudiak berreskuratu dituzte, eta iraunkortasuna eman diete, haien iheskortasuna orainaren memoria bilakatzeko.

Miquel Martí Freixas

Iragankortasunaren iraunkortasuna
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.