Félix Piñuela

Ventas auzoan, Gudarrama ibaiaren ertzean eman zituen bere bizitzako lehen urteak. Prestakuntzari dagokionez ("x" esaten dioguna), Madril eta La Habana artean egin zuen.

Horregatik, orain, hau idatz dezaket: Informazio Zientzietan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta zuzendari eta gidoilariaren titulua Kubako San Antonio de los Bañoseko Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan, Irrati eta Telebistako Erakunde Ofizialean.

Argazkilari moduan hasi zen lanean, bidaia-agentzia batean. Horrela, Europatik ibiltzeaz gain, turistekin ere bizi izan zen. Horietako batek, autobusean abesten ez duen bakar horietakoak, hauxe esan zion: “Oraindik oso gaztea zara, eta ezin duzu ongi gozatu, ez eta ulertu ere, ikusten duzuna".

Urteak igaro ziren. Espainian eta Latinoamerikan film laburrak eta dokumentalak zuzendu ditu. Paco Mateorekin batera Así se hizo Sansón filma idatzi zuen, eta Autor Fundazioak deitutako Julio Alejandro film luzearen saria irabazi zuen.

Versión española saioa zuzendu zuen TVEn, Kultura Ministerioak emandako Arte Ederren Merezimenduaren Domina lortzen duen lehen telebista-saioa.

Gaur egun ez da hain gaztea, eta ikusten duena oraindik ulertzen ez badu ere, gozatzen saiatzen da.

Félix Piñuela
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.